Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NARRATIVA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
RUTAS Y RESTAURANTES CON ENCANTO
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
Historias Naturales
GMF
EUSKAL HERRIA
Izenburua Egilea Urtea
PUEBLOS DE NAVARRA CON ENCANTO
PUEBLOS DE NAVARRA CON ENCANTO
AREITIO, ARGIÑE / ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2019
Liburu honetan 34 herri ageri dira. Horietan guztietan ederto baten ibili gara. Ingurua, lekua, ondarea, etxeak, jendea edo beste arrazoi bat dela medio, gustura baino gusturago ibili gara herriotan barrena, hara eta hona. Xarma darien herrien zerrenda askoz luzeagoa zen lanari ekin orduko, hain da Nafarroa joria paisaietan. Herri batzuk muino elkorretara igota daude, beste batzuk mendiguneetako abaroan bildu dira; haitzarte estuetan galdutakoak ere ez dira falta, naturarekin bat eginda, eta beste batzuk ibar zabaletan kokatu dira, sinfonia zoragarria osatuz, non herri bakoitzak musika nota bana iradokitzen duen. Kontua da xarmagarriak direla... xarmaren kontua gorabeheratsua izan arren. Nork berea aurkitu behar du. Hortaz, ezin diogu inori segurtatu herri guzti hauek xarmagarriak suertatuko zaizkiola, baina, zinez diogu, guzti-guztiekin liluratuta amaitu dugu guk, egileok. Ea gure testu eta irudiek laguntzen dizueten guk sentitu dugun zirrara sentitzen eta, horrela, herri hauetako xarmaren bila abiatzen zareten.
AMA LURRA - UNA ESPECTACULAR MIRADA A LA NATURALEZA DEL PAIS VASCO
AMA LURRA - UNA ESPECTACULAR MIRADA A LA NATURALEZA DEL PAIS VASCO
ARRIZABALAGA, JOSEBA / [ET AL. ]
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Hamar urtean Euskal Herria aldizkariak erreportaia sorta ederra argitaratu zuen, zein baino zein ikusgarriagoa, bertoko fauna, landaredia, zuhaitzak eta natura ezagutzera emateko. Adituen eskutik jakin genuen animalien babeslekuen, harremanetarako moduen eta ezkutatzeko taktiken berri. Horrez gain, zuhaitz apartekoak, naturaren misterioak, landare harrigarriak, eder ezezagunak, aztarnak eta beste hamaika kontu igaro ziren gure begien aurretik. Gozagarri hutsa. Horregatik argitaratu ditugu orain, denak batera, bilduma paregabe honetan. Egileak: Joseba Arrizabalaga, Jon Benito, Iñaki Mezquita, Juan Carlos Muñoz, Amador Prieto, Mar Ramírez, Joseba del Villar. Orriak: 216.
RIOS MAS BELLOS Y EXCURSIONES POR SUS RIBERAS, LOS
RIOS MAS BELLOS Y EXCURSIONES POR SUS RIBERAS, LOS
BADILLO, KOLDO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2015
Urak ematen dio bizitza paisaiari. Batez ere, urak. Itsasoak egiten du, baita ibaiek ere, zeinek bere erara. Dabiltzan lekuetan nabarmentzen dira, bizitza eta edertasun iturria dira eta. Ibai horiek are ederrago ikusiko ditugu Koldo Badilloren begitik. Naturan aditua, argazkilari honek lan aparta dakarkigu. Eta ez dira berba merkeak. Alde batetik, argazki bilduma honek 32 ibai islatu ditu une sorginduan, ertz ederrean edo ikuspegi harrigarrian. Bestetik, argazki horiek formato panoramikoan aurkeztu zaizkio irakurleari, paisaia horiekin are gehiago goza dezan. Argazki zabalgarriak dira, hiru orrialdekoak. Liburuak badu, hala ere, arlo praktikoa. Irudi panoramikoen atzealdean jakingarri piloa erantsi dugu, ibai bakoitzari dagozkion hamaika konturekin (altxor ekologikoak, ondarea, ibilbide seinaleztatuak). Horrez gain, ibai bakoitzak txango bana dakar, ur ertzetik paseo ederra egiteko gonbitea.
GUIA PRACTICA DEL ECOLOGISTA EN CASA
GUIA PRACTICA DEL ECOLOGISTA EN CASA
BARBA, CESAR
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2015
Liburuak praktikara eraman nahi du ingurugiroa zaintzeko gizartean antzematen den ardura. Grina hori gero eta handiagoa da, baina gauzatzeko bideak behar ditu. Helburu horrekin gidaliburu honek hamaika aholku aletu ditu, eguneroko bizimoduan eragiteko, hala etxean (garbiketa, tresna elektrikoak, energia gutxiago gastatzea, jantziak, norberaren atonketa, brikolajea, erreziklajea&) nola bulegoan edo ikastetxeetan. Gidaliburuak baditu, halaber, kontsumo ohiturak eta aisialdiko jarduerak egokiago egiteko proposamenak.
RUTAS BOTANICAS POR PARAJES DE ENSUEÑO
RUTAS BOTANICAS POR PARAJES DE ENSUEÑO
BENITO, JON
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2017
Hogeita hamaika ibilbide botaniko, hogeita hamaika bidezidor lasai asko egiteko, loreen ikuskizunari erreparatzeko beste asmorik ez dugula. Esku artean daukazuna ez da gidaliburu botanikoa, ezta mendi gidaliburua ere, baina arlo bietatik edanez nahaste kitzikagarria osatu du. Oraingoan, ordea, oihanak, aintzirak eta gailurrak ez dira helburua, aitzakia baino, paisaiari beste era batera erreparatzeko aitzakia alegia. Hogeita hamaika txango horietako bakoitzean seina lore ezagutuko ditugu. Hortaz, 186 paisaia dauzkagu zain, mikro paisaiak zehatzago esanda, lore bakoitza gertutik begiratuta erraldoi eta sekula ikusi gabea bilakatzen den arkitektura da eta. Intsektuak kateatzen dituzten orriak, forma harrigarrietako fruituak, egitura miragarriko haziak, ziria sartzen diguten loreak, lapurrak, harrapariak, usain kitzikagarriak zein nardagarriak... Gure herria anitza da, Bizkaiko Golkoaren eta Mediterraneoaren eraginek talka egiten duten eremu emankorra, mendi garaiekin eta kostalde apartarekin, orririk galtzen ez duten basoak eta udazkenean kolore festa bilakatzen diren oihanak, padurak, zohikaztegiak, dunak eta beste hamaika ekosistema ahaztu gabe. Liburuko 31 ibilbide botaniko horietatik 22 natur eremuetan barrena doaz. Bost lorategietakoak dira eta hiru tematikoak (kostaldeko landareak, espezie indabitzaileak eta landare toxikoak). Azkenik, badago landareen erresumaz patxadaz gozatzera eramango gaituen txango bat.
NUTRICION, SEGURIDAD Y SALUD EN LA MONTAÑA
NUTRICION, SEGURIDAD Y SALUD EN LA MONTAÑA
BURCIO, ANTXON / GARCIA, JOANA
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2016
Nutrición, seguridad y salud en la montaña , Antxon Burcio, Joana García : Ciertamente, para muchos de los que acuden a la montaña la seguridad en la práctica de sus diferentes actividades no está muy asumida, y este es uno de los mayores problemas al que enfrentarse en nuestros días. Antxon Burcio, todo un experto en seguridad, ha tratado de reflejar todo lo que a lo largo de sus más de cincuenta años de actividad en la montaña ha aprendido como él dice: “de mis mayores, de mis amigos, de mis errores, de los múltiples cursos de formación en los que he participado…; en una palabra, todo lo aprendido de mis experiencias, gracias a las cuales he disfrutado tanto y continúo disfrutando cada vez que acudo a la montaña”. El creciente interés por los deportes de montaña parece haber impulsado un floreciente mercado en torno a los alimentos funcionales específicos, concentrados y tecnificados, para este tipo de actividades. Desde inicios del siglo XIX la industria alimentaria ha evolucionado a una velocidad vertiginosa, su crecimiento ha ido encaminado a poder suministrar una amplia oferta de productos cada vez más elaborados. Pero, ¿realmente son adecuados? ¿podemos confiar en que cubrirán nuestras necesidades nutritivas? ¿verdaderamente los necesitamos? Los progresos en los conocimientos médicos de anatomía y fisiología humana y su aplicación en la práctica deportiva han supuesto un gran avance en el conocimiento de los requerimientos nutricionales en el montañismo. Joana García, experta en nutrición, nos desvelará todas estas claves aplicadas al excursionismo, travesías, alpinismo de alto nivel, marchas, carreras, ascensiones…
(2 ED)  SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
(2 ED) SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
DIAZ URRUTIA, ANDONI
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2018
SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
DIAZ URRUTIA, ANDONI
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2015
Sukaldaritzan nork bere sekretuak dauzka, jatekoak prestatzeko moduak, isilpean gorde beharreko erak. Beti izan omen da horrela: etxe eta baserrietako sutondoetako etxekoandreekin hasi eta, herrietako lehiaketa gastronomikoetatik segi gaur egungo sukaldari aitzindarienekin amaitu arte. Horien artean dira, zelan ez, txokoak, ondo jateko eta ondo bizitzeko tenplu herrikoi horiek. Andoni Diazek bere kasa ikasi du sukaldean. Hamaika lehiaketetan aritua, anfitrioi bikaina, txokoetako sukaldaritzako zale porrokatua, denon eskura laga ditu bere errezetak. Gure herriak bibliografia aberatsa dauka arlo horretan baina oraingoan leku berezi batetik dator jakinduria: sozietate gastronomiekoetako sukaldeetatik.
PARQUE NATURAL Y SIERRA DE ARALAR
PARQUE NATURAL Y SIERRA DE ARALAR
GARBIZU, JUANJO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2019
Parque natural y sierra de Aralar, Juanjo Garbizu:  Hace muchísimos años que el aullar del lobo no se escucha en los bosques y prados de Aralar, así que las ovejas campan a sus anchas, como lo han hecho desde hace cientos de años, acompañadas por el tintineo melódico de las esquilas. Hayas, robles y encinas conforman los bosques, mientras que la roca caliza se eleva hacia el cielo dando cuerpo a las cimas de la sierra de Aralar: Txindoki, Ganboa, Balerdi, Ttutturre, Puttarri, Intxako Dorrea... Mirando sus perfi les agudos y dolorosos no es de extrañar que la diosa Mari eligiese estos lares para vivir. Este libro nos guía por este vasto territorio y recoge 23 propuestas para conocer mejor sus rincones secretos.
EXCURSIONES POR CRESTAS Y CORDALES
EXCURSIONES POR CRESTAS Y CORDALES
GARCIA, JOANA / DE LOS DOLORES, TXEMI
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2018
Ia 640 km, 40.000 metroko desnibela, 256 gailur eta 220 ordu herri liluragarri honetan barrena zabaltzen diren mendietako bizkarretatik ibilian. Horixe da liburu honen eduki harrigarria, mota guztietako mendilerroen gainera igotzen diren 36 ibilbideetan hezurmamituta: mendilerro apalak, belartsuak, harroak, labartsuak, oihanez estalitakoak, ezagunak edo ahaztuak. Egileek, Joana Garcia eta Txemi de los Doloresek alegia, ibarrak zeharkatu dituzte, lepoetara igo eta tontorrik tontor ibili dira. Gandorrik gaitzenak saihestu egin dituzte, igarobide gaiztoenak egin behar ez izateko. Eta haien ibilera horiekin lan itzel hau osatu dute, guk ere lurralde menderakaitz horien berri izan dezagun eta, nahi izanez gero, bertatik bertara ezagutu ditzagun, gure indarrek, jakintzak eta trebeziek eramaten gaituzten lekuraino, behinik behin.
PASEOS POR LAGOS, EMBALSES Y HUMEDALES - EUSKAL HERRIA
PASEOS POR LAGOS, EMBALSES Y HUMEDALES - EUSKAL HERRIA
GIL-GARCIA, JOSEAN
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2018
Hezeguneak planetako biodibertsitate sorburu oparoetako bat dira. Ura, bizitza iturri nagusia izanik, geldirik edo iragazirik ere gai da paisaia paregabeak sortzeko. Batzuetan, berez, laku, zohikaztegi, padura edo uholdeen mende geratu ohi diren ibai ondoko ibarrak adibidez. Beste batzuetan, jendartearen parte hartzearen ondorioz, presa, urtegi eta kanalei esker. Liburu honetan hezegunetara joateko 36 proposamen bidlu dira, hiru multzotan sailkatuta: paseo laburrak, edonork egiteko moduko ibilbideak eta zailtasun gehiagoko txangoak. Plan ederrak dira urertzetako zuhaiztietatik ibiltzeko, ekosistema bitxiak ezagutzeko, mendietako hezeguneetara joateko edo paradisu itxura hartu duten urtegiak inguratzeko. Aturriko barteetatik Barakaldoko urtegietara, liburu honetan Sota bezalako mendiko urtegi bakartiak, Allotz edo Uribarri-Ganboa bezalako ur ispilu zabalak edo Lendia edo Iturbatzen moduko baltsa apalak ageri dira.
ALTERNATIVAS AL MODELO ACTUAL - DECRECIMIENTO, BUEN VIVIR
ALTERNATIVAS AL MODELO ACTUAL - DECRECIMIENTO, BUEN VIVIR
GONZALEZ PAZOS, JESUS / PEREZ ROJO, PURI / EZQUERRO SAENZ, MAITE
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Gero eta gehiago dira abisua ozen eman duten adituak. Lurra bidegurutzera iristear dago. Eta erabaki beharko dugu: hil ala bizi. Kinka larri horri aterabidea eskaini nahian desazkundearen teoria sortu da eta bere baitan jokaera jasangarri andana bildu du. Inora ez bide daraman gehiegizko kontsumoa sustatzen jarraitu aurretik, kontuan hartu eta eztabaida sakona merezi duten ideiak. Ia 30 urtez Sua Edizioakek gure ingurua zaintzen laguntzeko ahaleginak egin ditu eta horregatik ekarpen eta gogoeta horiei lekua egin nahi izan die. Euskal Herria Liburuak bildumako titulu berria, Decrecimiento y Buen Vivir Mugarik Gabe gobernuz kanpoko elkarteko hiru adituk idatzi dute. Puri Pérez Rojok, Maite Ezquerro Sáenz eta Jesús González Pazosek denok ulertzeko moduko hizkeraz jardun dute elikadura subiranotasunaz, ekonomia feministaz, elkartasunaren ekonomiaz eta garraio zein energia ereduez, besteak beste. Gainera, liburuan hiru elkarrizketa mamitsu daude: Carlos Taibo irakaslea, Yayo Herrero antropologoa eta Fernando Huanacuni pentsalari aimarari egindakoak alegia.
TODOS LOS CAMINOS DE SANTIAGO QUE CRUZAN EUSKAL HERRIA
TODOS LOS CAMINOS DE SANTIAGO QUE CRUZAN EUSKAL HERRIA
IZAGIRRE, ANDER
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Lan berritzaile honek Euskal Herria zeharkatzen duten Done Jakue bide guztiak biltzen ditu bere baitan. Orotara bost dira eta, hala nahi izanez gero, bide bat osa genezake horiek guztiek elkarri lotuta. Ander Izagirre idazle eta kazetari bidaiariaren eskutik ibiliko gara Europa eta Compostela lotu nahi dituzten galtzada zahar horien peskizan. Euskal Herrian barrena 32 etapa egin daitezke eta horietan barrena aurkituko ditugu egundo ahaztuko ez ditugun paisaiak, herriak, monumentuak eta, batez ere, pertsonak. Testuak eta argazkiak: Ander Izagirre. Orriak: 232.
RUTAS POR EL PIRINEO VASCO
RUTAS POR EL PIRINEO VASCO
LOPEZ, GORKA
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2019
Rutas por el pirineo vasvo , Gorka López:  Mendi kamutsez inguraturik Bizkaiko Golkoaren bila lasterka doazen haran berdeetatik, harrizko gailur harro eta muturtuetara; ibai zangarrek zizelkatu dituzten haitzarte sakonetatik hegoaldeari begira dauden nafar ibarretara... Liburu honek aurkezten digun eremua zabala, bikaina, joria eta oparoa da. Mendebaldeko Pirinioetan egiteko moduko 29 proposamen dakartza, gailur panoramikoak eta itzal handiko tontorrak helburu. Ibilbide horien bitartez eremu sorgindu honen ikuspegi paregabea erdietsiko dugu, Belaguako zokoan itsasoak osatzeko edo Iratiko lainoen artean isurtzeko gauza den magiari esker.
DOLMENES, CROMLECH Y MENHIRES - EXCURSIONES PARA CONOCERLOS
Argitaratua: 2017
Gidaliburu honetako 34 ibilbideak naturaz eta paisaiaz lepo beterik datoz, zirraraz, historia harrigarriz, antzinako mito eta legendaz mukuru. Txango hauetako batzuk egitea onartzen baduzu eta haitz gogorrean zizelkatutako erraldoi horien bila bazoaz, zazpi sorpresa hartuko dituzu egunpasa zoragarrietan. Iruinarri edo zutarri, trikuharri eta mairubaratz edo harrespil, megalito sorta itzela azalduko zaizu bidean aurrera egin ahala eta behiala sortu zirenetik hona gertatu zaizkien pasadizoak kontatuko dizkizute. Etorri gurekin eta harrizko erraldoi bizi hauen lilurak bete-betean harrapatuko zaitu.
EXCURSIONES A VALLES ESCONDIDOS
EXCURSIONES A VALLES ESCONDIDOS
MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2018
Gidaliburu honek guztion eskura jarri nahi du gutako gehienontzat ezezagun iraun duen ibar sorta eder hau. Batzuetan leku helezinetan babestuta aurkituko ditugu, haitzaren azpian bilduta, sakaneko hondoan bakartuta, oihan artean ostenduta, itsasotik hurrean, muga zaharren zaindari... Haran horietako erraietan barrena ausartzen direnei aukera ematen zaie jende gutxi dabilen leku ederretan ibiltzeko eta paraje bakartien liluraz gozatzeko. Galdamestik Montorira, Bovedatik Zilbetira, isilpeko zokondo zoragarri sorta honekin gure herriaren aniztasuna agerian geldituko zaigu, beste behin.
GUIA DE VIAS VERDES - BIDEGORRIS Y CAMINOS NATURALES
GUIA DE VIAS VERDES - BIDEGORRIS Y CAMINOS NATURALES
MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Gaur egun Euskal Herria bide berde eta bidegorri sare zabala dago. Egunetik egunera hazten doa, gainera. Leku horietatik ibiltzea luxua da, kilometroak urratu ahala aldatzen doaz paisaiak kateatzen, zubi eta bidezubien gaindi igarotzen, sorlekutik bokaleraino ibaiaren bidaide izaten... Basamortuetan zein oihanetan barrena doaz gure bide horiek, hiriak, herriak eta baserriak elkarlotzen dituzten bitartean. Azken batean, euskal geografia ezagutuko dugu, ipar zein hego eta ezker-eskuin, herri zahar hau goitik behera korrituta. Eta, gainera, presarik gabe egingo dugu, ia nekerik hartu barik. Testuak eta argazkiak: Alberto Muro. Orriak: 2008.
PARQUE NATURAL DE GORBEIA
PARQUE NATURAL DE GORBEIA
MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2018
Bizkaia eta Araba arteko mugan, Gorbeiako parke naturaleko 20.000 hektarea ederretan Euskal Herriko paisaia kitzikagarrienetakoak aurkituko ditugu. Arabako isurialdeko bertoko oihanetatik hasita (Altubeko pagadia, Bortaleko artadiak, Zuiako ameztiak) Itxinako gotorleku karstikoraino. Tontor ezaugarriak, urjauzi sinesgaitzak, sarobeak, megalitoak, urbegiak, ehunka urteko baserriak, zelaiak eta zuhaiztiak egoki nahastuta paisaia paregabea osatzen dute. Liburu honetan parke naturaleko leku ikusgarrienetako batzuetara joateko 24 txango eta igoera aurkituko ditu irakurleak. Egiari zor, zerrenda luzeagoa da, ibilbide horiek nahieran konbinatu litezkeelako, aukerak nabarmen handituz. Testuak eta argazkiak Alberto Muro kazetari, gidari eta argazkilari adituarenak dira.
RINCONES QUE TE SORPRENDERAN
RINCONES QUE TE SORPRENDERAN
MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2016
Naturak eta jendekiak zizelkatu dituzte herri honetako paisaiak. Horietako batzuk ezin ikusgarriagoak dira eta gaur egun oso ezagunak bilakatu dira. Beste asko, ostera, ederrak eta zirarragarriak izan arren, bisitari gutxi batzuk besterik ez dute hartzen edo, bestela, oharkabean igaro litezke jakinaren gainean ez dagoenarentzat. Liburu honetan harri eta zur utziko zaituzten 38 lekurako txangoak atondu eta bildu ditugu. Liburuko orrialdeetan barrena Arkamuko mendi ederretako sekretuak ikasiko ditugu, Txulato mendia zaintzen dituzten gazteluetara helduko gara, Maruelezako herri harresitura joko dugu, Sarastarrin lur azpiko lakuan izango gara, Aralarko jentilen etxoletara sartuko gara eta Zuberoako mendi eder baten gainean duela bi mila urte gurtu zuten jainkosaren bila abiatuko gara. Liburuaren egileak, Alberto Muro gidari eta argazkilariak alegia, testu iradokitzaileak argazki ederrez eta txangoetako deskribapen zehatzez jantzi ditu. Horrela, esku-eskura daukagu Euskal Herri harrigarri hori.
SANTUARIOS Y MONASTERIOS - HISTORIA, GASTRONOMIA, ARTE Y EXCURSIONES
Argitaratua: 2017
Den-dena atzean utzi eta jenderik gabeko uharte batera joango naiz eguneroko bizitzak ehundu duen aramu-saretik ihesi. Nork ez du erabili ideia hori buruan, behin bada ere? Nork ez du inoiz sentitu eguneroko bizimodu astunetik ateratzeko premia, egun batzuk ohiko erritmuetatik kanpo bizi eta indarrak berreskuratzeko? Nor ez da begira ibili gau izartua noiz agertuko, sestante zaharra atera, norabidea arteztu eta ontzia zuzentzeko zeharkaldiari atzera ere ekin aurretik? Guregandik hurbil, mendi hegietan ostendurik, badira izpiriturako gordeleku bikainak, komentu zaharretako horma sendoen artean atonduta. Monasterioak beti izan dira oinezkoei, behartsuei eta erromesei ostatu emateko leku abegikorrak. Haietako batzuek mendez mende iraun duen ohitura horri eusten diote oraindik ere. Komentuak zerbitzu hori eskaintzen die bake, isiltasun, sosegu, meditazio eta hazkunde pertsonalaren bila doazenei. Gidaliburu honetan 30 monasterio bildu ditugu, Euskal Herriko ezaugarrienak, haien abegi onaz gozatzeko ez ezik, bertako arkitektura, artea, gastronomia, sendabideak ... ezagutzeko ere. Gainera, egileak, Aberto Murok, inguruetatik ibilbide zoragarri bana proposatuko dizue.
RUTAS A FOCES, GARGANTAS Y DESFILADEROS
RUTAS A FOCES, GARGANTAS Y DESFILADEROS
MUÑOZ, JUAN CARLOS / RAMIREZ, MAR
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2018
Horma tenteak, ur-turrustak eta oihan ederrak tartekatzen dira Rutas a foces, gargantas y desfiladeros liburuko orrialdeetan barrena. Euskal Herria bildumako ale berriak Mar Ramírezen testuak eta Juan Carlos Muñozen argazkiak dakartza, begietarako opari eta haitzarte sorta hau bisitatzeko tentabide. Orotara, 30 dira liburuan bildutako arroilak. Horietako batzuk oso ezagunak dira natura maite dutenen artea, hala nola Arbaiun, Irunberri, Atxarte, Okina edo Delika. Beste batzuen sona ere handia, baina bisita gutxiago hartzen dituzte urrunago gelditzen direlako hirigune nagusietatik (Kakueta, Holtzarte, Sobron...). Eta anitz dira gehienontzat ezezagunak izan arren, bertatik bertara ikustea merezi dutenak: Istora, Arbe, Ehujarre, Diablozulo, Peñalba...
EXCURSIONES A LUGARES HISTORICOS
EXCURSIONES A LUGARES HISTORICOS
ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2016
Liburu honetan Euskal Herriko historiako pasarte esanguratsuen lekuko izan diren 30 toki batu ditugu. Baskoien edo autrigoien herrietatik hasi eta lehenengo greba orokorrera arte. Edo erromatar akueduktuarekin hasi eta Gernikako suarekin amaitu. Gure iraganaldiko gertakizun txundigarriak banan-banan xehetu ondoren gertatu ziren lekuetara joango gara. Liburu honek modu atseginean berpiztuko ditu gure historiako 30 une aukeratu horiek eta bakoitzerako txango polita proposatuko digu. Ibilbide horiekin Euskal Herria alderik alde korrituko dugu, Iratiko Oihanetik Enkarterrietara eta Biduze ibaitik Ebroraino.
GUIA DE LOS PUEBLOS AMURALLADOS
GUIA DE LOS PUEBLOS AMURALLADOS
ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2016
Liburu honek berritasun garrantzitsua dakar aldean, lehenengoz Euskal Herriko herri harresidun guztien berri ematen baitu. Hasi harresi apal ia ikusezinekin eta amaitu baluarte eta lubanarro multzo itzelekin. Erromatar aroko harresiak (Baiona, Erriberri), Erdi Arokoak (Artaxoa), Aro Modernokoak (Hondarribia) eta are karlistadetakoak ere izan daitezke gurean. Gaur egun, gerla kutsua atzean utzita, berpizten ari dira aisialdirako edo kulturarako gune gisa, sarritan lorategi eta berdegune bilakatuta, beti xarmagarri. Orotara, liburuak 28 herri harresidun jorratu ditu luze eta zabal. Horiez gain, harresi zaharren arrastorik gorde duten beste 30en bat herriren berri ere ematen du. Bideoa EITBn
OTRAS CUMBRES DE LA MONTAÑA VASCA, LAS
OTRAS CUMBRES DE LA MONTAÑA VASCA, LAS
PEREZ AZACETA, JESUS MARI
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2017
Gidaliburu honetan egileak 134 mendi tontorrera igotzea proposatzen digu. Gailur bereziak dira, interes handikoak baina bisitari gutxikoak. Horietako batzuk izen handiko mendien itzalpean daude, erraldoi horien alboan baina ikusezin. Gidaliburu honekin ez dugu inork zapaldu gabeko gailurrik aurkitu nahi, horrelakorik ez dagoelako gurean, baizik eta gutxitan urratutako bideetatik ibiliz mendi bakartietara iritsi. Ibilbide ahaztu edo gutxi zapaldutako horietan barrena mendi eder eta desberdinetara igoko gara. Sarritan, mendialde horiek natur altxor handiak erakutsiko dizkigute. Mendi klasikoek beti gordeko dute haien xarma mendizaleen begietara, baina gidaliburu honek aire freskoa ekarri nahi dio euskal mendizaletasunari, zerumuga berrien bila abiatzeko akuilu izan. Aitzinsolasa Jesús María Alquézar donostiar mendizale ezagunak idatzi du.
GUIA DE HUELLAS, SEÑALES Y RASTROS DE ANIMALES
GUIA DE HUELLAS, SEÑALES Y RASTROS DE ANIMALES
RUBINES, JONATHAN
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2015
Sarritan ikusteko gaitza bada ere, fauna gure irudimenean gorpuzten da oinatz, arrasto eta lorratzen bidez. Naturan barrena gabiltzanean luma, adarra, oinatza edo enbor karraskatua ikustean gure jakinmina piztu eta hobeto sentitzen gara, gu baino lehentxeago animalia bat bertatik igaro delako. Arrasto eta oinatzak ulertzeko denbora eta eskarmentua behar da. Gutxika-gutxika lantzen den jakintza da, basora joan ahala. Gidaliburu honek argi eta garbi azaltzen du zeintzuk diren eta nola ulertu behar ditugun faunak bere eguneroko zereginetan lagatzen dituen arrastoak. Tresna bikaina da naturzalearentzat, ingurugiroarekiko begirunean hezteko eta, jakina, gure herrian bizi diren animaliak hobeto ezagutzeko.
Orrialdeak: 1   2  
 
Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2019
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471