Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NARRATIVA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
RUTAS Y RESTAURANTES CON ENCANTO
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
Historias Naturales
GMF
EUSKAL HERRIA
Izenburua Egilea Urtea
PUEBLOS CON ENCANTO
PUEBLOS CON ENCANTO
ZINKUNEGI, KIKE
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2015
Euskal Herriko 30 herri eder bildu ditu Kike Zinkunegik liburu zoragarri honetan. Ederrak dira, bai, herriok, eta ederrak dira, halaber, egileak egiten dituen deskribapenak eta kalez kale zein aldirietatik marrazten dituen ibilbideak. Bortuetako edurretatik hasi eta Bizkaiko Golkoko kresalaraino, herri guztiok sorginduko dute bisitaria. Urrutiko Lanestosa, Uxue gerlaria, Elantxobe edo Pasaia bezalako portu itsastarrak, Bidaxune edo Bastidaren gisako ibai portuak... Gure klasiko handiak ahantzi gabe, jakina: Ainhoa, Otsagabia, Guardia... Liburuan behar den guztia aurkituko dugu: herri guztietan bisita ahalik eta gehien gozatzeko informazioa, gida praktiko osatua eta aldirietatik ibilbide gomendatua. Herri guztietako argazkiak eta ibilbideetako planak txertatu dira testuen ondoan.
EXCURSIONES A VENTANAS NATURALES
EXCURSIONES A VENTANAS NATURALES
YANIZ ARAMENDIA, SANTIAGO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2015
Naturak hamaika zubi, leiho, zulo eta arku induskatu ditu balio ekologikoz, ikuspegiz, elezaharrez eta magiaz zipristindutako leku paregabeetan. Santi Yanizek horietako 50 aukeratu ditu, baina batzuetan leiho bat baino gehiago azalduko zaigu bidea urratu ahala. Gehienak edonork egiteko moduko txangoak izan arren, bada abentura kutsua duenik ere. Gehienak mendialdean daude, baina gutxi batzuk itsas uhinek milizkatzen dituzte. Zulo horietako askotara hel daiteke, nahiz eta gutxi batzuk helezinak diren; zubi horien azpitik igaro gaitezke, baina ez beti, ez guztietatik. Liburu honek aldean dakartza natura basatia eta fantasia, egoki nahasirik.
SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
DIAZ URRUTIA, ANDONI
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2015
Sukaldaritzan nork bere sekretuak dauzka, jatekoak prestatzeko moduak, isilpean gorde beharreko erak. Beti izan omen da horrela: etxe eta baserrietako sutondoetako etxekoandreekin hasi eta, herrietako lehiaketa gastronomikoetatik segi gaur egungo sukaldari aitzindarienekin amaitu arte. Horien artean dira, zelan ez, txokoak, ondo jateko eta ondo bizitzeko tenplu herrikoi horiek. Andoni Diazek bere kasa ikasi du sukaldean. Hamaika lehiaketetan aritua, anfitrioi bikaina, txokoetako sukaldaritzako zale porrokatua, denon eskura laga ditu bere errezetak. Gure herriak bibliografia aberatsa dauka arlo horretan baina oraingoan leku berezi batetik dator jakinduria: sozietate gastronomiekoetako sukaldeetatik.
ALTERNATIVAS AL MODELO ACTUAL - DECRECIMIENTO, BUEN VIVIR
ALTERNATIVAS AL MODELO ACTUAL - DECRECIMIENTO, BUEN VIVIR
GONZALEZ PAZOS, JESUS / PEREZ ROJO, PURI / EZQUERRO SAENZ, MAITE
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Gero eta gehiago dira abisua ozen eman duten adituak. Lurra bidegurutzera iristear dago. Eta erabaki beharko dugu: hil ala bizi. Kinka larri horri aterabidea eskaini nahian desazkundearen teoria sortu da eta bere baitan jokaera jasangarri andana bildu du. Inora ez bide daraman gehiegizko kontsumoa sustatzen jarraitu aurretik, kontuan hartu eta eztabaida sakona merezi duten ideiak. Ia 30 urtez Sua Edizioakek gure ingurua zaintzen laguntzeko ahaleginak egin ditu eta horregatik ekarpen eta gogoeta horiei lekua egin nahi izan die. Euskal Herria Liburuak bildumako titulu berria, Decrecimiento y Buen Vivir Mugarik Gabe gobernuz kanpoko elkarteko hiru adituk idatzi dute. Puri Pérez Rojok, Maite Ezquerro Sáenz eta Jesús González Pazosek denok ulertzeko moduko hizkeraz jardun dute elikadura subiranotasunaz, ekonomia feministaz, elkartasunaren ekonomiaz eta garraio zein energia ereduez, besteak beste. Gainera, liburuan hiru elkarrizketa mamitsu daude: Carlos Taibo irakaslea, Yayo Herrero antropologoa eta Fernando Huanacuni pentsalari aimarari egindakoak alegia.
EXCURSIONES A NACEDEROS
EXCURSIONES A NACEDEROS
YANIZ, SANTIAGO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Euskal Herria Liburuak bildumako bosgarren tituluak, Excursiones a nacederos izenekoak, gure geografiako ibai nagusien sorlekuetara joateko behar adina informazio eta jakingarri eskaintzen ditu. Denetara, 50 txango, zein baino zein kitzikagarriagoa, urrutiko mendi edo basoetan ezkutatzen diren ur-begi ederren bila. Hala testu interesgarriak nola argazki zoragarriak Santi Yanizi zor zaizkio, alegia, Euskal Herriko aditurik handienetako bati. Txango bakoitzarekin batera, deskribapen zehatza, argazki ederrak eta ibilbidea islatzen duen mapa paratu ditu. Liburuan barrena murgildu ahala Bizkaiko Golkora presaka isurtzen diren erreken ibilera jauzkariek tentatuko gaituzte, baina baita Mediterraneo aldera makurtzen diren ibaien jokaera lasaia, meandroz meandro luzatzeko jaio izan balira bezala. Batzuek zein besteek leku ahaztezinetara eramango gaituzte, hala nola, Vernako haitzuloa eta Kakueta zein Ehujarreko harroiletara (Zuberoa), Errobi eta Biduze ibaien sorburuetara (Nafarroa Beherea), Eskatxabeltza erreka isurtzen den kobazulora (Galdames, Bizkaia), Deba, Urola eta Oria ibaietako ur-begietara (Gipuzkoa) Purón errekaren iturburu eta idoietara (Araba) eta Mediterraneoraino iristen diren ibai nagusien hasierako urrats apaletara, hala Zadorra edo Baias (Araba) nola Ega, Arga, Irati edo Ezka (Nafarroa).
TODOS LOS CAMINOS DE SANTIAGO QUE CRUZAN EUSKAL HERRIA
TODOS LOS CAMINOS DE SANTIAGO QUE CRUZAN EUSKAL HERRIA
IZAGIRRE, ANDER
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Lan berritzaile honek Euskal Herria zeharkatzen duten Done Jakue bide guztiak biltzen ditu bere baitan. Orotara bost dira eta, hala nahi izanez gero, bide bat osa genezake horiek guztiek elkarri lotuta. Ander Izagirre idazle eta kazetari bidaiariaren eskutik ibiliko gara Europa eta Compostela lotu nahi dituzten galtzada zahar horien peskizan. Euskal Herrian barrena 32 etapa egin daitezke eta horietan barrena aurkituko ditugu egundo ahaztuko ez ditugun paisaiak, herriak, monumentuak eta, batez ere, pertsonak. Testuak eta argazkiak: Ander Izagirre. Orriak: 232.
GUIA DE VIAS VERDES - BIDEGORRIS Y CAMINOS NATURALES
GUIA DE VIAS VERDES - BIDEGORRIS Y CAMINOS NATURALES
MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Gaur egun Euskal Herria bide berde eta bidegorri sare zabala dago. Egunetik egunera hazten doa, gainera. Leku horietatik ibiltzea luxua da, kilometroak urratu ahala aldatzen doaz paisaiak kateatzen, zubi eta bidezubien gaindi igarotzen, sorlekutik bokaleraino ibaiaren bidaide izaten... Basamortuetan zein oihanetan barrena doaz gure bide horiek, hiriak, herriak eta baserriak elkarlotzen dituzten bitartean. Azken batean, euskal geografia ezagutuko dugu, ipar zein hego eta ezker-eskuin, herri zahar hau goitik behera korrituta. Eta, gainera, presarik gabe egingo dugu, ia nekerik hartu barik. Testuak eta argazkiak: Alberto Muro. Orriak: 2008.
RUTAS POR LOS BOSQUES MAS BELLOS
RUTAS POR LOS BOSQUES MAS BELLOS
YANIZ, SANTIAGO
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Liburu honetan ausartu egin gara: Euskal Herriko zuhaiztietan barrena ibiltzeko jakingarriak eman ditugu, gure oihanik ederrenak ezagutu ahal izateko. Ez daude denak, egia, baina ez dago guztiak liburu honetan sartzerik, hainbeste dira-eta basoaren berbaroa entzuten den bazterrak. Are gaitzagoa litzateke oihanak, zuhaitzak eta argiek sortzen dituzten une gogoangarri guztiak biltzea. Horregatik nahi dugu liburu hau akuilu, gure basoak bertatik bertara ezagutzeko eta, jakina, maitatzeko. Argazkiak eta testuak: Santiago Yaniz. Orriak: 216.
AMA LURRA - UNA ESPECTACULAR MIRADA A LA NATURALEZA DEL PAIS VASCO
AMA LURRA - UNA ESPECTACULAR MIRADA A LA NATURALEZA DEL PAIS VASCO
ARRIZABALAGA, JOSEBA / [ET AL. ]
Salneurria: 18,15 €


Argitaratua: 2014
Hamar urtean Euskal Herria aldizkariak erreportaia sorta ederra argitaratu zuen, zein baino zein ikusgarriagoa, bertoko fauna, landaredia, zuhaitzak eta natura ezagutzera emateko. Adituen eskutik jakin genuen animalien babeslekuen, harremanetarako moduen eta ezkutatzeko taktiken berri. Horrez gain, zuhaitz apartekoak, naturaren misterioak, landare harrigarriak, eder ezezagunak, aztarnak eta beste hamaika kontu igaro ziren gure begien aurretik. Gozagarri hutsa. Horregatik argitaratu ditugu orain, denak batera, bilduma paregabe honetan. Egileak: Joseba Arrizabalaga, Jon Benito, Iñaki Mezquita, Juan Carlos Muñoz, Amador Prieto, Mar Ramírez, Joseba del Villar. Orriak: 216.
Orrialdeak: 1   2  
 
Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2019
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471