Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
RUTAS Y RESTAURANTES CON ENCANTO
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
Valles de silencios
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
GMF
ALTA RUTA PIRENAICA, LA
ALTA RUTA PIRENAICA, LA
LOPEZ, GORKA
Salneurria: 23,90 €


Sua argitaletxeak eta Gorka Lopez mendizale adituak Pirinioetako Goi Ibilbiderako proposamena aurkeztu dute. Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituen zeharkaldi historiko horretako ibilbidetik ia urrundu gabe, gureak nobedadeak dakartza beste egile batzuek proposatu dituztenen aldean. Izan ere, lerrorik zuzenari heltzen dio mendilerroa alderik alde zeharkatzeko. Horrez gain, ipar eta hegoaldeko isurialdeen arteko oreka handiagotu du eta gailurrak ez dira hurbileneko harrateetatik saihestu. Egiari zor, egiteko modukoa izanez gero, mendigune eta tontor nagusietako batzuk alderik alde, mendebaldetik ekialdera, zeharkatzeko ahalegina egin da. Gau bi izan ezik, afaria jateko eta lo egiteko zaindutako aterpetxeak aukeratu ditugu, hori motxila betetzerakoan abantaila nabarmena delakoan. Gainera, liburuak mota guztietako jakingarriak dakartza: mapak, ibilbideari dagozkion datuak, ordutegiak, desnibelak... ahal denik eta errazen izan dadin PIRINIOETAKO GOI IBILBIDE hau prestatzea eta egitea.
ALTA RUTA DEL PIRINEO VASCO
ALTA RUTA DEL PIRINEO VASCO
YANIZ, SANTIAGO
Salneurria: 19,70 €


Pirinioetako Goi Ibilbidearen Euskal Herriko zatia argitara atera da, azkenean. Denetara 10 etapa besterik ez dira baina ibilbidea goi-goitik doa, benetan, eta horretarako gailurrez gailur ibiliko gara, nekezago baina, aldi berean, emozioz beteago. Hendaian abiatu eta Lescun bitartean, Bidasoa aldeko mendietatik hasi, Larrunera igo, Atxuria, Auza, Lindux, Urkulu eta Mendizarreko tontorrak zapaldu, Okabe aldeko larreetatik igaro eta Orhiko tontor lerrotik joko dugu. Are gehiago. Mendi bizkar luzeko goialdea zedarrituko dugu: Otsogorrigaina, Barazea, Kartxela, Lakhura eta, azken opari gisa, Pirinio guztiak Auñamenditik bertatik ikusita.
TREKKING IRATI BELAGUA - UNA RUTA CIRCULAR POR EL PIRINEO NAVARRO
TREKKING IRATI BELAGUA - UNA RUTA CIRCULAR POR EL PIRINEO NAVARRO
PEREZ AZACETA, JESUS MARI
Salneurria: 16,80 €


Irati-Belagua trekkinga zeharkaldi zirkularra da Nafarroako Pirinioetan eta Zuberoko Bortuetan barrena. Zeharkaldiak zazpi etapa dauzka, 141 km orotara, ia denak seinaleztatutako bideetatik. Txoko zoragarriak bisitatzen ditu, halanola Iratiko oihan kitzikagarria, Zuberoako arroila ikusgarriak eta Belaguako tontor altuak. Trekking honetako ibilbide zirkularrarentzat Orhi mendia da erreferentzia gune nagusia. Gidaliburu honekin aukera baliagarria eman nahi diegu mendi alde horiek ezagutu nahi dutenei, bertako paisaia liluragarriak, kultura oparoa eta historia luzea agerian utziz. Pagoaren eremuetan barna, galtzada zaharrak, milaka urteko historiaz zamatutako mendi lepoak, ibar berde sorginduak& urratsez urrats gozatu egingo dugu, bidaide mendi mitikoak (Abodi, Okabe, Orhi, Lakhura&) ditugula. Gaztelaniaz
GRAN TRAVESIA A PIE POR EUSKAL HERRIA, LA (LIBRO+MAPA)
GRAN TRAVESIA A PIE POR EUSKAL HERRIA, LA (LIBRO+MAPA)
TELLAGORRI, MIKEL
Salneurria: 21,95 €


Euskal Herria mendebaldetik ekialderaino, Zalama menditik (Karrantza) gure gailurrik garaienera arte, Hiru Erregeen Mahaiara arte alegia. Bizipen kitzikagarria, herrialdeak, paisaiak, mendialdeak eta ibarrak zeharkatzen. Bide luze hori 19 etapatan banatuta dago eta sei lotura eskaintzen ditu hiriburuak bisitatzeko. Jakingarri praktikoak, profilak eta mapak lagungarriak izango dira Euskal Herria aldizkariaren proposamen hau gauzatzeko orduan. Mikel Tellagorri bidaiari eta mendizale adituak idatzi ditu testuak. Argazkiak Alberto Muro espezialistarenak dira.
GRAN TRAVESIA POR EL PREPIRINEO, LA
GRAN TRAVESIA POR EL PREPIRINEO, LA
MARTINEZ EMBID, ALBERTO / LLABRES, ROGER
Salneurria: 20,90 €


Pirinioaurreko mendietatik zeharkaldia. Ideia interesgarria, bai horixe, beraz mendilerroko mapak hartu eta buru belarri ekin genion lanari. Ez zen hain erraza suertatu. Leku batzuetan behialako ardibideak, bidezidorrak eta baita erromatar galtzadak ere baliatu genituen. Beste batzuetan, ostera, bidea urratu behar izan genuen, biderik ez zegoelako, guk nahi genuen ibilbidea nondik egin bilatu nahian. Azkenean, Catalunyako Pirinioaurrea Aragoikoarekin eta Nafarroakoarekin lotzea erdietsi genuen, zeharkaldi ederra osatuz. Paisaia liluragarriak, kirol ahaleginak eta kulturak bat egiten duten bidaia ezezagun bezain erakargarria.
VUELTA AL PIRINEO VASCO, LA
VUELTA AL PIRINEO VASCO, LA
YANIZ, SANTIAGO
Salneurria: 21,90 €


Mutur batetik bestera, hasi iparretik eta hegoaldetik buka, ibilian-ibilian, hamar bat egunez ekialderantz eta beste horrenbeste mendebalderantz, horrela egingo dugu bira Euskal Herriko Pirinioak ardatz hartuta. Ibilbidea zeharkaldi zirkular luzea da, hogei etapakoa, abiatu berritan batez ere Ipar Euskal Herriko mendiak zeharkatzen dituen GR-10aren atzetik doala. Hiru Erregeen Mahaia egin ostean, Nafarroan barrena sartuko gara GR11ren marken atzetik, Pirinioetako hegoaldeko isurialdetik Gipuzkoaraino. Jaizkibelgo hegiatan amaituko da, Higer lurmuturraren ondoan, Kantauri itsasoa azpian dugula. Ibilbide zirkularra, mendizale peto-petoen gustagarri.
TREKKING DE LOS PARQUES NACIONALES DE LOS PIRINEOS
TREKKING DE LOS PARQUES NACIONALES DE LOS PIRINEOS
MARTINEZ EMBID, ALBERTO / DELGADO, JOSE
Salneurria: 21,90 €


Ordesa, Aigüestortes eta Pirinioetako ipar isurialdean- parke nazionalak mendilerro osoko natur eremu zabalenak eta garrantzitsuenak dira. Seguruenez ez dira asko izango hiru parke horiek zeharkaldi batean lotzeko gauza izan direnak. Hona hemen helburu hori nola lortu.
TRAVESIA DE LOS MUGARRIS
TRAVESIA DE LOS MUGARRIS
VIGOR, IÑAKI / SANZ, CARLOS
Salneurria: 21,90 €


Zergatik ez lotu, mendi ibilbidea osatuz, Euskal Herria estatu bitan banatzen duten 276 mugarriak? Horra hor testuaren egileak egindako galdera. Erantzuna, hemen aurkezten dizugun liburua: 16 etapatan 206 km egin eta itsasoaren gaineko 15 metrotik, Bidasoa ibaiaren ondoan, Belaguako 2.358 metroraino igo. 1858an paratu zituzten mugarri horiek, paisaiari ikuspegi geometrikoa ezarriz, lekuan lekuko tradizio eta mugak alde batera utzita. Horrela banatu zituzten herriak, ibarrak, sendiak. Hizkuntza eta herri bateko seme-alabak izatearen kontzientzia dira batasunerako tresna bakarrak.
TREKKING DE LA COSTA VASCA
TREKKING DE LA COSTA VASCA
IZAGIRRE, ANDER
Salneurria: 18,00 €


Euskaldunak, beste herri asko bezalaxe, itsasoarekin harremanetan bizi izan dira, ozeanoan barneratzen, ondasunak eta biziak arriskuan jartzen. Prehistoriako bizilagunak moluskoak batzen hasi zirenetik zazpi itsaso zeharkatzen zituzten marinelen garaietara arte, hamaika belaunaldik egin du lan eremu latz hori gure egiteko. Gure kostaldeko 225 kilometroak, historia horretako laburbilduma ederra, hamairu etapatan banatu ditugu. Bidean hondartzak, itsaslabarrak, kala bakartiak, baleak zelatatzeko talaiak, galtzada zaharrak, kresalaz bustitako mendiak, dunak, padurak, basoak eta bokale itzelak azalduko zaizkigu. Itsas ondoko herria zain dugu.
TREKKING DONOSTIA-BAIONA - TRAVESIA CIRCULAR DE LA EUROCIUDAD VASCA
TREKKING DONOSTIA-BAIONA - TRAVESIA CIRCULAR DE LA EUROCIUDAD VASCA
PEREZ AZACETA, JESUS MARI
Salneurria: 16,90 €


Donostia eta Baiona arteko trekking hau proposamen berri-berria eta zeharo ikusgarria da. Lehenengoz, hiriburu biak zeharkaldi zirkular baten bidez lotu ditugu. Denetara 12 etapa ditu ibilbideak, tartean Pagoeta eta Aiako Harria parke naturalak direla. Noizean behin Done Jakue bidetik doa (kostaldeko adarra), baita ibilbide luzeko bideetatik ere (GR-11, GR-34, GR-121 eta GR-8). Tontor ezaugarriak ez dira falta: Adarra, Bianditz, Larrun& Eta Euskal Herriko natur ibilbide kitzikagarrienetako batetik barneratzen da: Itsasertzeko Xendra eta Talaia bideetatik euskal kostaldea korritzen du Baionatik Zarautzera. Gidaliburuak hiru bisita ezinbesteko proposatzen ditu etapa bakoitzeko, urratsez urrats gure historia eta kultura hobeto ezagutu ditzagun. Gaztelaniaz.
TREKKING St. SEBASTIEN-BAYONNE - TRAVERSEE CIRCULAIRE DE L'EUROCITE
TREKKING St. SEBASTIEN-BAYONNE - TRAVERSEE CIRCULAIRE DE L'EUROCITE
PEREZ AZACETA, JESUS MARI
Salneurria: 16,90 €


Donostia eta Baiona arteko trekking hau proposamen berri-berria eta zeharo ikusgarria da. Lehenengoz, hiriburu biak zeharkaldi zirkular baten bidez lotu ditugu. Denetara 12 etapa ditu ibilbideak, tartean Pagoeta eta Aiako Harria parke naturalak direla. Noizean behin Done Jakue bidetik doa (kostaldeko adarra), baita ibilbide luzeko bideetatik ere (GR-11, GR-34, GR-121 eta GR-8). Tontor ezaugarriak ez dira falta: Adarra, Bianditz, Larrun& Eta Euskal Herriko natur ibilbide kitzikagarrienetako batetik barneratzen da: Itsasertzeko Xendra eta Talaia bideetatik euskal kostaldea korritzen du Baionatik Zarautzera. Gidaliburuak hiru bisita ezinbesteko proposatzen ditu etapa bakoitzeko, urratsez urrats gure historia eta kultura hobeto ezagutu ditzagun. Frantsesez.
MONTE PERDIDO, POSETS, ANETO - LOS 3 GRANDES
MONTE PERDIDO, POSETS, ANETO - LOS 3 GRANDES
LOPEZ, GORKA
Salneurria: 16,10 €


Mendian ibiltzeko proposamen berri hau SUAk eta Gorka Lopez mendi gidaliburu egileak diseinatu dute eta, seguru gaude, laster klasikoa izango da, Pirinioetako hiru tontor altuenak lotzen dituelako: Monte Perdido (3.355 m), Posets-Llardana (3.375 m) eta Aneto (3.404 m). Ibilbidea osatzeko hamar egun behar dira eta bitarte horretan interes handiko beste gailur batzuetara ere igoko gara, Taillón (3.144 m), La Munia (3.133 m), Gran Culfreda (3.034 m) edo Bachimala (3.174 m) kasu. Huescan barrena 185 km eginda, Pirinioak talaiarik onenetatik ikusiko ditugu. Gozatu hutsa!

Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2018
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471