Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
RUTAS Y RESTAURANTES CON ENCANTO
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
Refugios emblemáticos
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
GMF
CUADERNOS PIRENAICOS
Izenburua Egilea Urtea
MONTES DE GASTEIZ Y TREBIÑU (+MAPA GPS)  - CUADERNOS PIRENAICOS
MONTES DE GASTEIZ Y TREBIÑU (+MAPA GPS) - CUADERNOS PIRENAICOS
ANGULO, MIGUEL / LOPEZ, GORKA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2012
Arabako hiriburuaren hegoaldean, haren inguruan altxatzen den mendi eraztunean, Gasteizko Mendiak daude, hiri handia eta Trebiñuko lurrak banatzen dituen mendigunea. Bertan naturaren altxorrak ugariak direnez, oso ohikoa izaten da bertako baso eta arloen artera jotzea aisialdiaz gozatzera. Bisitatuko ditugu Gasteiz eta bere eraztun berdea, Zaldiarango hegiak eta Kapildui aldera zabaltzen den mendigunea, hesi tentea eta abartsua ipar aldetik; leuna eta labore-sailez estalita, ostera, Trebiñu aldean. Bertan aurkituko ditugu Okina eta Arluzeako haitzarteak eta larreak, gure gogoa asetuko duten paraje zoragarriak.
TOLOÑO (+MAPA GPS)  - CUADERNOS PIRENAICOS
TOLOÑO (+MAPA GPS) - CUADERNOS PIRENAICOS
ANGULO, MIGUEL / LOPEZ, GORKA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2012
Toroko mendatearen eta Haroko Kontxen artean zabaltzen da mendi harresi harroa, hegoaldeko isurialdean Ebroko ibarra eta iparrekoan oihan zabalak dituela. Kantabria edo Toloñoko mendilerroaren zati hori Euskal Herriko mendigunetan hegoaldekoena da. Haren baitan aurkituko ditugu Palomares (1.466 m) edo Toloño (1.271 m) bezalako mendi ezagunak. Gailurretako aho zorrotzaz gain, edertasuna gainezka egiten dien lekuak daude, Inglares ibarra berbarako, edo antzinako aroetako arkitekturaren oinatza daukaten herriak. Horrela, tontor garaietatik hasi eta ibaiertzetaraino, ez dago zer galdurik, dena da natura eta kultura, gure aisialdia ezin atseginago bihurtu arte.
BIELSA, COTIELLA, SUELZA, PEÑA MONTAÑESA (LIBRO+MAPA GPS)
BIELSA, COTIELLA, SUELZA, PEÑA MONTAÑESA (LIBRO+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / ATELA, DAVID
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2012
KODES (+MAPA GPS)
KODES (+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / LOPEZ, GORKA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2011
Bailara hauetan ibarrak, mendiak, labore-sailez betetako ordokiak, troketako eta magaletako oihanak eta haitzezko tontorrak aurkituko ditugu. Haitz horietatik gandor zorrotzak sortzen dira, horma itzelak abailtzen dira eta naturaren higadurak nahierara zizelkaturiko harrizko monolito bihurriak isurtzen dira. Osagai guzti horiek eskuetan txangoak, igoerak eta zeharkaldiak tartean BTTn egiteko baten bat- atondu ditugu menu tentagarria osatu arte. Horrela, Guardiako aintziretatik Billarko mahastietara pasa gintezke, edo Bernedo zein Lagran aldeko pagadi ospeletatik Lapoblación, San Tirso edo Peña del León bezalako tontor ezagunetara, edo gailurrez gailur Meano aldera jo... Bidaia ezin atseginagoa, sorpresaz mukuru.
PARQUE NATURAL DE IZKI ENTZIA (+MAPA GPS)
PARQUE NATURAL DE IZKI ENTZIA (+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / LOPEZ, GORKA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2011
Arabako ekialdeko bazter hauek opari hutsa dira ibiltari eta mendizaleentzat, gozatu ederra hartuko dutelako pagoen eta haritzen itzalpean dabiltzanean bertako landare eta paisaia aberastasunari erreparatzen. Lasaitasuna darie alderdi horretako herriei eta paraje guztiei. Gidaliburuaren eremuaren barruan lurralde zabal eta anitza dago, Arabako Lautadatik Entziako mendiguneko ordokietara eta Iturrietako Mendietara igarotzen baita. Horiek dira ekialderago Nafarroan sartu eta Urbasa eta Andiako mendiguneekin bat egiten dutenak. Ezin ahaztu, inondik inora, Izkiko mendietako oihan bikainak eta muinoen artean sigi-sagan zabaltzen diren ibarrak. Natur Parkea da Izki. Denetara ia 30 proposamen gailur ezaugarrienetara igotzeko, ametsetakoak diruditen parajeetatik paseatzeko edo zeharkaldi ikusgarriak egiteko. Labur esateko, aho bete haginekin utziko gaituen natura eremu menditsua, balio handikoa. Herritar gehienek oraindik ezagutzen ez duten altxorra.
ENKARTERRI (LIBRO+MAPA GPS)
ENKARTERRI (LIBRO+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / YANIZ, SANTIAGO
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2010
Denetara 30 proposamen tontorretara igotzeko, bazter zoragarrietan barrena ibiltzeko edo zeharkaldi harrigarriak egiteko. Guztiak Enkarterrietan, Bizkaiaren zabaleraren ia erdia batzen duen eskualde horretan.
VALDEREJO (LIBRO+MAPA GPS)
VALDEREJO (LIBRO+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / GIL-GARCIA, JOSEAN
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2010
Valderejo inguratzen duten ibarretik hamaika urtetan egindako ibilerei esker jakin izan dugu Losa, Tobalina eta Gaubeako bazterrek gordetzen dituzten altxorren berri. Lehenengoz liburu batean bilduta ematen zaizkio irakurleari 50 proposamen hala natur parkearen eremuaren baitan egiteko nola ondoko ibarretan ibiltzeko. Miguel Angulok egindako lan kartografiko bikainak lehenengoz bildu du mapa batean Arabako mendebaldeko lur zabal hauek, baita bertara iristeko bideak ere, Gaubea, San Zadornil, Losa eta Tobalinatik. Beraz, txangoak, igoerak eta zeharkaldiak egiteko proposamen asko, gustu guztietarako. Tartean dira itzuli zirkular handi bi: Valderejoko Natur Parkekoa eta Gaubea ibarrekoa.
SIERRA DE GUARA (LIBRO+MAPA GPS)
SIERRA DE GUARA (LIBRO+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / ATELA, DAVID
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2010
Guara mendilerroa, Pirinioetatik hegoaldera, mendizaleentzako gune gustagarria izateaz gain, arroilak jaisteko Europako lekurik ezaugarrienetakoa da, hamaika haitzarte sakon gordetzen baititu. Bertako kirol eskaintza zabala eskaladaz, mendi-bizikletaz eta senderismoaz osatzen da. Gidaliburu honetan hamaika proposamen aurkituko dituzu mendigune hori, bertako herriak eta aldatsak ezagutzeko, hala autoz nola oinez txangoak eginez, eskalatuz edo troketako eta arroiletako uretara jauzi eginez. Gainera, Aragoiko alderdi horretan lo egiteko eta egonaldi seguru bezain kitzikagarria egiteko jakingarri praktiko guztiez hornituta dator. Gaztelaniaz.
SIERRA DE GUARA (LIBRO+MAPA GPS)  - FRANCAISE
SIERRA DE GUARA (LIBRO+MAPA GPS) - FRANCAISE
ANGULO, MIGUEL / ATELA, DAVID
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2010
Guara mendilerroa, Pirinioetatik hegoaldera, mendizaleentzako gune gustagarria izateaz gain, arroilak jaisteko Europako lekurik ezaugarrienetakoa da, hamaika haitzarte sakon gordetzen baititu. Bertako kirol eskaintza zabala eskaladaz, mendi-bizikletaz eta senderismoaz osatzen da. Gidaliburu honetan hamaika proposamen aurkituko dituzu mendigune hori, bertako herriak eta aldatsak ezagutzeko, hala autoz nola oinez txangoak eginez, eskalatuz edo troketako eta arroiletako uretara jauzi eginez. Gainera, Aragoiko alderdi horretan lo egiteko eta egonaldi seguru bezain kitzikagarria egiteko jakingarri praktiko guztiez hornituta dator. Frantsesez.
PICA D'ESTATS (LIBRO+MAPA GPS)
PICA D'ESTATS (LIBRO+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / GARCIA QUERA, NURIA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2009
NURIA (LIBRO+MAPA)
NURIA (LIBRO+MAPA)
ANGULO, MIGUEL / GARCIA I QUERA, NURIA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2008
Nuriako santutegia, Catalunyan bisita gehien hartzen dituenetakoa, inguruetako ibarretatik abiatutako bide tradizionalen helmuga dugu. Antzina-antzinatik aziendak hara-hona ibili diren bideak dira. Gaur egun ere, udaro azaltzen dira, bertako larreetan bazkatzera. Nuria ibarra eta bere ingurua betiko gordeko dugu gure oroimenean: itxura leuneko mendi samurrak, belus berdeko azalekoak eta bat-batean, bideko bihurgunearen ostean, agertzen diren estany txikiak, naturak ustekabean egiten dizkigun opariak bailiran. Gaztelaniaz.
NURIA (LIBRO+MAPA)  (CATALÁ)
NURIA (LIBRO+MAPA) (CATALÁ)
ANGULO, MIGUEL / GARCIA I QUERA, NURIA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2008
Nuriako santutegia, Catalunyan bisita gehien hartzen dituenetakoa, inguruetako ibarretatik abiatutako bide tradizionalen helmuga dugu. Antzina-antzinatik aziendak hara-hona ibili diren bideak dira. Gaur egun ere, udaro azaltzen dira, bertako larreetan bazkatzera. Nuria ibarra eta bere ingurua betiko gordeko dugu gure oroimenean: itxura leuneko mendi samurrak, belus berdeko azalekoak eta bat-batean, bideko bihurgunearen ostean, agertzen diren estany txikiak, naturak ustekabean egiten dizkigun opariak bailiran. Katalaneraz.
ERNIO, PAGOETA, IZARRAITZ (+MAPA GPS)
ERNIO, PAGOETA, IZARRAITZ (+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / ZINKUNEGI, KIKE
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2007
BAZTAN (LIBRO+MAPA GPS)
BAZTAN (LIBRO+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / ALBISU, MIKEL
Salneurria: 13,50 €


Argitaratua: 2007
ORREAGA, ERRO, LUZAIDE, ALDUDE (LIBRO+MAPA GPS)
ORREAGA, ERRO, LUZAIDE, ALDUDE (LIBRO+MAPA GPS)
ANGULO, MIGUEL / FELIU, JUAN MARI
Salneurria: 13,50 €


Argitaratua: 2007
ORREAGA, ERRO, LUZAIDE, ALDUDE (LIBRO+MAPA GPS)  - FRANCAISE
ORREAGA, ERRO, LUZAIDE, ALDUDE (LIBRO+MAPA GPS) - FRANCAISE
ANGULO, MIGUEL / FELIU, JUAN MARI
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2007
CAP DE CREUS (LIBRO+MAPA)
CAP DE CREUS (LIBRO+MAPA)
ANGULO, MIGUEL / GARCIA I QUERA, NURIA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2006
Cap de Creus Pirinioetako ekialdeko muturra da, bai eta paisaia bereziko penintsula ere, hamaika artistaren inspirazio iturri: Salvador Dalí, Luis Buñuel, Josep Pla... Bertako klima epela tramontana haizeak jotzen ez duen bitartean, barrualdeko bazter ostenduak, historiako aztarnak, kultur bisitaldiak, sukaldaritza fina eta parke naturala& horra hor hamaika osagai eremu horretan txangoen plazera eta Mediterraneo itsasoko ur gardenetan egindako txonboak ederki nahasteko. Gaztelaniaz.
CAP DE CREUS (LIBRO+MAPA)  (CATALÀ)
CAP DE CREUS (LIBRO+MAPA) (CATALÀ)
ANGULO, MIGUEL / GARCIA I QUERA, NURIA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2006
Cap de Creus Pirinioetako ekialdeko muturra da, bai eta paisaia bereziko penintsula ere, hamaika artistaren inspirazio iturri: Salvador Dalí, Luis Buñuel, Josep Pla... Bertako klima epela tramontana haizeak jotzen ez duen bitartean, barrualdeko bazter ostenduak, historiako aztarnak, kultur bisitaldiak, sukaldaritza fina eta parke naturala& horra hor hamaika osagai eremu horretan txangoen plazera eta Mediterraneo itsasoko ur gardenetan egindako txonboak ederki nahasteko. Katalaneraz.
ANDORRA (LIBRO+MAPA)  (CATALÁ)
ANDORRA (LIBRO+MAPA) (CATALÁ)
ANGULO, MIGUEL / BROSEL, ALFONS
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2006
Mendizaleen artean, Andorrako Principat-eko tontorrak beharbada Pirinioetako ezezagunenak izango dira. Pirinioetako estatu bakarrak beste ezaugarri batzuei zor die ospea. Baina orain arte ez dira batere nabarmendu txangozaletasunerako dohainak. Comapedrosa, Casamanya, Fontblanca, Fontnegra eta Salòria, Tomasset edo Rulhe bezalako tontor hurbilak batzuetan antzinako paisaia gorde duten ibarretatik igotzen dira. Koaderno honek Andorrako mendiak eta laku multzoak ezagutzera ematen lagundu nahi du, xehetasun handiko mapaz eta 3Dko irudiez, alderdi zeharo alpino horrekin gozatzeko aholku eta jakingarri praktikoak ahaztu barik. Katalaneraz.
PIRINEO VASCO (LIBRO+MAPA)
PIRINEO VASCO (LIBRO+MAPA)
ANGULO, MIGUEL
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2006
CERDANYA (LIBRO+MAPA)
CERDANYA (LIBRO+MAPA)
ANGULO, MIGUEL / BROSEL JORDA, ALFONS
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2005
Cerdanyak ez dauka parerik. Desberdina. Ezohikoa. Bere itxura bereziak Pirinioetako gainerako ibarren aldean zeharo bestelakoa egiten du. Bertako mendiguneetatik egin daitezkeen txango, ibilbide eta zeharkaldiak itzelak eta anitzak dira. Eremu egokia da erraketaz edo mendiko eskiz, neguan zein udaberrian, igoera politak egiteko. Gidaliburu honek bere baitan Cerdanya osoa hartu du, hala ipar isurialdekoa nola hegoaldekoa. 25 proposamen dakartza aldean Prat de Cadí, La Tossa dAlp, el Carlit, el Puigpedrós, el Puigmal, la Coma dOr bezalako leku eder eta ezaugarrietatik. Horrez gain, zeharkaldi kitzikagarriak ere proposatzen ditu, Puigmaletako zirkuitua edo Malniu-dels Engorgos-Roc Colom aldeko aterpetxeetakoa, edo la Llosa ibarrekoa. Eta, jakina, txango horiek gogoangarriak egingo dituzten aholkuak, jakingarriak, mapak eta krokisak. Gaztelaniaz.
CERDANYA (LIBRO+MAPA)  (CATALÁ)
CERDANYA (LIBRO+MAPA) (CATALÁ)
ANGULO, MIGUEL / BROSEL JORDA, ALFONS
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2005
Cerdanyak ez dauka parerik. Desberdina. Ezohikoa. Bere itxura bereziak Pirinioetako gainerako ibarren aldean zeharo bestelakoa egiten du. Bertako mendiguneetatik egin daitezkeen txango, ibilbide eta zeharkaldiak itzelak eta anitzak dira. Eremu egokia da erraketaz edo mendiko eskiz, neguan zein udaberrian, igoera politak egiteko. Gidaliburu honek bere baitan Cerdanya osoa hartu du, hala ipar isurialdekoa nola hegoaldekoa. 25 proposamen dakartza aldean Prat de Cadí, La Tossa dAlp, el Carlit, el Puigpedrós, el Puigmal, la Coma dOr bezalako leku eder eta ezaugarrietatik. Horrez gain, zeharkaldi kitzikagarriak ere proposatzen ditu, Puigmaletako zirkuitua edo Malniu-dels Engorgos-Roc Colom aldeko aterpetxeetakoa, edo la Llosa ibarrekoa. Eta, jakina, txango horiek gogoangarriak egingo dituzten aholkuak, jakingarriak, mapak eta krokisak. Katalaneraz.
GAROBEL, SALVADA (LIBRO+MAPA)
GAROBEL, SALVADA (LIBRO+MAPA)
ANGULO, MIGUEL / EGILUZ, MALU
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2005
Kareharrizko harresi menderagaitz hauek Araba, Bizkaia eta Burgosen artean zabaltzen dituzte haien ordoki belartsuak. Naturaren hesi horretara antzinako lepo eta harrateetatik igo daiteke. Atlantikoaren eta Mediterraneoaren arteko besarkada hutsa. Pasaia basatia, jarea eta berezkoa ipar isurialdean Aiara eta Mena ibarretara jausten da; hegoaldetik, Losa haranera. Gidaliburu honetan 36 ideia aurkituko dituzu, dela tontorretara igotzeko, dela zeharkaldiak egiteko lekurik ezaugarrienetara: Nerbioi ibaia, Tologorri, Txarlazo, Eskutxi, Castro Grande, Delika, Goiuri...
CANIGO (LIBRO+MAPA)
CANIGO (LIBRO+MAPA)
ANGULO, MIGUEL / GARCIA I QUERA, NURIA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2005
Pic de Rojà/Tres Esteles/Costabona Mapak: 1:25000 : 1:50.000 Canigóko mendigunea zabalaren erdian bakarrik altxatzen da, 300 metrotatik 2.784 metrorako igoeraz. Hortaz, aniztasun biologiko oparoaren babeslekua da eta horrek aztarna laga du: behialako meategiak, antzinako herriak, aztarna historikoak, ur sendagarriak eta bainuetxeak, landaretza joria eta natur erreserbak& Labur esanda: txangozaleentzako inguru aproposa. Koaderno honetan, seinale dorre, gaztelu eta monastegietarako txangoez gain, Pica del Canigó edo Costabona bezalako tontor mitikoetara nola igo azaltzen dugu, baita lau egunetan mendigune osoa inguratzen duen zeharkaldi klasikoa ere. Denetara, 22 ibilbide Conflent eta Vallespir bailarak ondo baino hobeto ezagutzeko. Gaztelaniaz.
CANIGO (LIBRO+MAPA)  (CATALÁ)
CANIGO (LIBRO+MAPA) (CATALÁ)
ANGULO, MIGUEL / GARCIA I QUERA, NURIA
Salneurria: 13,80 €


Argitaratua: 2005
Pic de Rojà/Tres Esteles/Costabona Mapak: 1:25000 : 1:50.000 Canigóko mendigunea zabalaren erdian bakarrik altxatzen da, 300 metrotatik 2.784 metrorako igoeraz. Hortaz, aniztasun biologiko oparoaren babeslekua da eta horrek aztarna laga du: behialako meategiak, antzinako herriak, aztarna historikoak, ur sendagarriak eta bainuetxeak, landaretza joria eta natur erreserbak& Labur esanda: txangozaleentzako inguru aproposa. Koaderno honetan, seinale dorre, gaztelu eta monastegietarako txangoez gain, Pica del Canigó edo Costabona bezalako tontor mitikoetara nola igo azaltzen dugu, baita lau egunetan mendigune osoa inguratzen duen zeharkaldi klasikoa ere. Denetara, 22 ibilbide Conflent eta Vallespir bailarak ondo baino hobeto ezagutzeko. Katalaneraz.
Orrialdeak: 1   2  
 
Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2018
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471