Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
RUTAS Y RESTAURANTES CON ENCANTO
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
Historias Naturales
GMF
EDICIONES ESPECIALES
Izenburua Egilea Urtea
(2 ED)  SOS HIMALAYA - RELATOS SOLIDARIOS
(2 ED) SOS HIMALAYA - RELATOS SOLIDARIOS
SOTILLOS, JUAN MANUEL (COORD. ) / PEREZ AZACETA, TXUSMA (COORD. )
Salneurria: 21,00 €


Argitaratua: 2018
Sos Himalaya - Relatos solidarios, Juan Manuel Sotillos, Txusma Pérez Azaceta:  Libertad, honestidad, generosidad y humildad son los valores que inspiraban el día a día del alpinista Iñaki Ochoa de Olza, y son los mismos que sirven de guía a la fundación que lleva su nombre, SOS Himalaya Fundación Iñaki Ochoa de Olza. Llevan diez años trabajando para sacar adelante diferentes proyectos sanitarios y educativos en las aldeas del Himalaya. Su objetivo en estos momentos es poner en marcha un hospital en el valle Makalu 5 en Nepal. Desde la editorial Sua hemos querido echar una mano y hemos pedido ayuda a una treintena de himalayistas de prestigio. Todos ellos conocieron a Iñaki Ochoa de Olza y no han dudado a la hora de ceder los derechos de autor sobre los relatos que, basados en sus experiencias y sensaciones en la montaña, se recogen en este libro. Gracias a todos ellos por prestarnos sus recuerdos y sus historias para construir este libro solidario. Gracias a Sherpa Pasang y a Mingma Dorjee Sherpa por sus prólogos y al periodista Juan Manuel Sotillos por su labor como coordinador.
SOS HIMALAYA - RELATOS SOLIDARIOS
SOS HIMALAYA - RELATOS SOLIDARIOS
SOTILLOS, JUAN MANUEL (COORD. ) / PEREZ AZACETA, TXUSMA (COORD. )
Salneurria: 21,00 €


Argitaratua: 2018
Askatasuna, zintzotasuna, eskuzabaltasuna eta apaltasuna dira Iñaki Ochoa de Olza alpinistaren eguneroko jarduna hauspotzen zuten baloreak. Eta eurok dira bere izena daraman fundazioaren -SOS Himalaya - Fundación Iñaki Ochoa de Olza- gidariak. Hamar urte egin ditu Himalaya aldeko herrixketako proiektuak gauzatzen, hala hezkuntzan nola osasungintzan. Oraingo honetan Nepaleko Makalu 5 ibarrean ospitalea ireki nahi dute. Sua Edizioak argitaletxetik ere gure ekarpena egin nahian, laguntza eskatu diegu itzal handiko 30 himalayazaleri. Den-denek Iñaki Ochoa de Olza ezagutu zuten eta ez dute zalantzarik izan: liburu hau osatzen dituzten mendi ibileren kontakizunen egile eskubideak proiektu horren alde eman dituzte. Mila-mila esker haiei guztiei elkartasun liburu hau osatzeko euren oroitzapen eta bizipenak emateagatik. Eskerrik asko Sherpa Pasang eta Mingma Dorjee Sherpari ere, hitzaurreak idazteagatik, eta mila esker Juan Manuel Sotillos kazetariari, koordinatzaile lanak egiteagatik. Eta mila esker zuri, irakurle hori, liburu hau hautatzeagatik, erostean elkartasun proiektu honen partaide bilakatuko zara eta.
GRANDES PUERTOS DE LOS PIRINEOS - GESTAS LEGENDARIAS Y GUIA PARA CICLOTURISTAS
Argitaratua: 2017
Sekula amestuko ez lukeen abentura itzela dauka zain bizikleta hartu eta bideari ekiten dionak, duela ehun urte Lapicek eta Garrigouk egin bezala, maite duen kirolak, epikoetan epikoena, ondu duen legenda bizitzera eta nork bere mugak gainditzeko ahaleginik ederrena gauzatzera abiatzen denean. Liburu honetako egileak Pirinioetako 33 mendate aztertu ditu batere itzulingururik gabe, zuzen eta sakon ikertu eta deskribapen zehatza eman arte. Txirringaz igo ditu harrate guzti horiek, eta arretaz erreparatu bideari. Horrela, igoerari dagozkion jakingarri guztiak bildu eta eskaini dizkigu, aldaparik pikoenak ere gainditu eta gailurreraraino heltzeko modua eduki dezagun. Altimetriak, igoeraren portzentajeak, nondik norakoak, denborak, ahalegin-koefizientea... den-dena baieztatuta eta zehatz dakar. Baina kirol gogor eta ikusgarri hori maite duelako, egilea ez da datuetan gelditu eta harrate bakoitzari dagozkion balentriak batu eta modu atseginean kontatu ditu. Eddy Merckx, Anquetil, Hinault, Pantani, Miguel Indurain, Contador... izen handien zerrenda oparoak liburua are joriago egiten du. Azken baten, gidaliburua baino askoz gehiago da eta.
PUENTES DE LA RIA DE BILBAO, LOS
PUENTES DE LA RIA DE BILBAO, LOS
ZARRABEITIA, PEDRO
Salneurria: 24,40 €


Argitaratua: 2016
Begirada guztiak ez dira berdinak. Pedro Zarrabeitia argazkilariarena, esaterako, artistikoa da, begiek erakusten diotena baino harago ikusteko gauza, argazkiei nortasuna pintzelkada eransteko grinatsu. Bilboko itsasadarreko zubiei egindako bisita honetan Argiñe Areitio kazetaria du bidaide, hark ere bere begirada propioarekin, testuetan berehala antzematen den bezala. Bion eskutik Boluetan hasi eta Portugaleteraino Ibaizabalen gaindi jauzi egiten duten zubiak bestela ikusiko ditugu.
VIAJE A PIE - MAR DE NUBES
VIAJE A PIE - MAR DE NUBES
VILLAR, JULIO
Salneurria: 16,50 €


Argitaratua: 2016
Pirinioetako bidaia klasikoetako bat atzera dator. Edizio berri honetan testu gehiago sartu ditu egileak. Julio Villarren idazkera poetikoak gure gogoa sorginduko du, urratsez urrats mendilerroan aurrera egiten duen kontakizun barnerakoi eta pertsonala osatuz. Gaztaroko testuei, egileak beste bat erantsi die, urteek ematen duten ikuspegia islatzeko. Mar de Nubes betikoa eta berria, beraz.
MARAVILLAS NATURALES DE NAVARRA, LAS
MARAVILLAS NATURALES DE NAVARRA, LAS
YAÑIZ, SANTIAGO
Salneurria: 28,00 €


Argitaratua: 2016
Hogeita hamar urte baino gehiago dira Santiago Yaniz, argazkilari eta kazetaria, behin eta berriz Nafarroako paisaietara jotzen duela edertasun bila. Nafarroako Natur Mirariak argazki unerik onenen, zoko ikusgarrien eta argi liluragarrien bilduma bikaina da. Orotara 34 dira liburuan azaltzen diren lekuak. Irudien eta eleen bidez haien alderik zirraragarriena ezagutuko dugu. Liburuko testuak euskaraz eta gaztelaniaz datoz.
TESOROS DEL PIRINEO ARAGONES, LOS
TESOROS DEL PIRINEO ARAGONES, LOS
VIÑUALES COBOS, EDUARDO
Salneurria: 18,80 €


Argitaratua: 2016
Eduardo Viñualesek urte asko eman ditu Aragoiko naturaren lekukotza jasotzen eta lau haizetara zabaltzen. Liburu honetan, Aragoiko Pirinioetako altxor naturalak hautatu eta gure esku jarri ditu. Liburuan 50 leku zoragarri bildu ditu, natura ondare jorikoak, ugatzak edo elur-loreak bezalako osagai ederrez apaindurik. Berde biziko oihan sarriak udazkeneko kolorez janzten dira, ibai gardenak jauzika isurtzen dira, mendi-lakuak urdin turkesa zer den erakusten digute eta mendi bete meak altxatzen dira zeru garbi, elur zuri eta mila koloreko lore eztandaren artean. Altxor ikaragarria, begirunez, tentuz eta isilean gozatzekoa. Egileak poesiazko testuak idatzi ditu aukeratutako lekuen arima zertan den atzaltzeko. Irudi zoragarriak eta inguru horietara egin daitezkeen txangoen jakingarriak ahaztu gabe. Osagai guztiak ditu, beraz, Pirinioetan ibilbide ahaztezinak egin ahal izateko.
NUTRICION, SEGURIDAD Y SALUD EN LA MONTAÑA
NUTRICION, SEGURIDAD Y SALUD EN LA MONTAÑA
BURCIO, ANTXON / GARCIA, JOANA
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2016
RUTAS SINGULARES CON HAMAIKETAKO
RUTAS SINGULARES CON HAMAIKETAKO
MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,60 €


Argitaratua: 2015
Goizean egiteko moduko 46 txango dakartzagu aldean, zuretzat. Horietako asko, gutxi ezagunak. Euskal Herria hego eta ipar korrituko dugu bazter ezkutuen bila, mendi gainetik desira piztu digun txokoa noiz ikusiko: baserri zaharreko teila gorriak, jatetxe bakartia, ostatua, mendiko benta zaharra, aterpetxe beroa... Horietan guztietan ondo baino hobeto hartuko gaituzte eta tripazorriak dantzan jarriko dizkigute, herri gastronomia gurtzen duten eremu sakratuetan hamaiketakoa merezi dituen ohore guztiekin egiten baita.
MONTAÑAS DE RISA
MONTAÑAS DE RISA
FERNANDEZ SERRANO, NORBERTO
Salneurria: 19,00 €


Argitaratua: 2015
Barre batean irakurriko dugu liburu bitxi hau. Barre mendian, eskaladan, abentura kiroletan, familia txangoetan eta kanpinetan gertatzen diren egoera xelebren lepotik egingo dugu. Horietako asko, beharbada, guk geuk ikusi ditugu, beste batzuk kontatu egin dizkigute eta badira beste mordo bat, zein baino zein zoroagoa, marrazkilariaren eta gidoilarien irudimenaren emaitza. Ez dakigu Norberto Fernandez Serrano 'Tito' marraztu izugarri ondo egiten duen umoregilea ote den ala, bestela, umore zipriztinez bustita izan ezik binetarik egiten ez duen marrazkilaria. Umore grafikoaren arlo horretan aritu da 'Tito', baina baita esparru serioagoetan ere. Besteak beste, Víbora ahaztezinean, Estatu Batuetako komikigintzaren ikur den Marvelen, Image Cómics, Dolmen eta beste argitaletxe askotan egin du lan.
MEJORES RECORRIDOS PARA CONOCER PIRINEOS, LOS - EXCURSIONES Y ASCENSIONES PARA TODOS LOS NIVELES
Argitaratua: 2015
Gidaliburu berria eta bitxia. Bertan batu ditugu Pirinioetako mendi eta parajetara gure ustez egin daitezkeen 60 txangorik onenak. Ordenan jarri ditugu, alegia, errazenetatik hasi eta gaitzenetaraino, mendilerroan hasteko gidaliburu bikaina ere izan dadin. Hasteko, errazak baina garrantzitsuak, Aniscloko haitzartea, Gavarnieko zirkua edo Bosc de la Selva adibidez. Ondoren maila ertaineko ibilbide klasikoak: Orhi, Ibones Azules edo Carlit aldeko lakuak kasu. Jarraian, zailtasun handiagoko tontorrak: Hiru Erregeen Mahaia, Peña Forca, Bastiments, Taillón, Bachimala edo Font Blanca, besteak beste. Eta lana biribiltzeko, igoerarik gaitzenak gailur ez ezik ikur ere badiren mendietara: Balaitús, Monte Perdido, Aneto, Pica d'Estats eta beste anitz. Liburuak aldean dakar mendian ibiltzeko oinarrizko gidaliburua. Hamaika aholkuz beteta dago ekipamenduaz, elikaduraz, osasunaz, prestakuntza fisikoaz, segurtasunaz, mendi teknikez, meteorologiaz, orientazioaz eta beste hamaika kontuz gauza gehiago jakin dezagun.
EUSKAL HERRIA (CASTELLANO)
EUSKAL HERRIA (CASTELLANO)
ORTEGA, HEKTOR / MURO, ALBERTO
Salneurria: 29,50 €


Argitaratua: 2014
Euskal Herria liburu bihurtu zaigu Sua argitaletxean. Liburu eder eta zoragarri, gure herria zer den lau haizetara zabaltzeko aldarri, gure txikitasunean biltzen den kontinente zabal eta kasik amaiezinaren adierazgarri. Zehatz esatearren, Euskal Herria lau liburu bihurtu da, euskarazkoa, gaztelaniazkoa, frantsesezkoa eta ingelesezkoa alegia. Koloretan emanda datoz 160 orrialdeak, zein baino zein ederragoa. Bertan daude gure naturaren altxorrak (ibaiak, basoak, mendiak, itsasoa, basamortua, fauna eta landaredia), gure hiriak eta gure lantegiak. Horiek denak naturaren eta gizakiaren arteko harremanaren ondorioak dira. Eta herri honetako seme-alaben jardueren emaitzak dira, halaber, liburuaren bigarren zatian ageri diren eremuak: historia, euskara, artea, kirola, musika, antzerkia, literatura edo gastronomia, besteak beste. 160 orrialde. Formatua: 220 x 255 mm
EUSKAL HERRIA (EUSKERA)
EUSKAL HERRIA (EUSKERA)
ORTEGA, HEKTOR / MURO, ALBERTO
Salneurria: 29,50 €


Argitaratua: 2014
Euskal Herria liburu bihurtu zaigu Sua argitaletxean. Liburu eder eta zoragarri, gure herria zer den lau haizetara zabaltzeko aldarri, gure txikitasunean biltzen den kontinente zabal eta kasik amaiezinaren adierazgarri. Zehatz esatearren, Euskal Herria lau liburu bihurtu da, euskarazkoa, gaztelaniazkoa, frantsesezkoa eta ingelesezkoa alegia. Koloretan emanda datoz 160 orrialdeak, zein baino zein ederragoa. Bertan daude gure naturaren altxorrak (ibaiak, basoak, mendiak, itsasoa, basamortua, fauna eta landaredia), gure hiriak eta gure lantegiak. Horiek denak naturaren eta gizakiaren arteko harremanaren ondorioak dira. Eta herri honetako seme-alaben jardueren emaitzak dira, halaber, liburuaren bigarren zatian ageri diren eremuak: historia, euskara, artea, kirola, musika, antzerkia, literatura edo gastronomia, besteak beste. 160 orrialde. Formatua: 220 x 255 mm
EUSKAL HERRIA (FRANCES)
EUSKAL HERRIA (FRANCES)
ORTEGA, HEKTOR / MURO, ALBERTO
Salneurria: 29,50 €


Argitaratua: 2014
EUSKAL HERRIA (INGLES)
EUSKAL HERRIA (INGLES)
ORTEGA, HEKTOR / MURO, ALBERTO
Salneurria: 29,50 €


Argitaratua: 2014
MEJORES EXCURSIONES A LOS LAGOS MAS BELLOS DEL PIRINEO ORIENTAL, LAS
Argitaratua: 2014
Mendira igotzeak ahalegina eskatzen du beti, baina hamaika ordain gozo ematen du trukean: bidea, lagun artea eta, gehienetan, esker oneko gailurra. Askotan ikuspegiak izaten dira tontorrak gorde duen saria, baina batzuetan sorgindutako parajeak aurkituko ditugu. Esate baterako, ur ilunetako lakuak haitz harroen artean barreiaturik, zipriztinak balira bezala, inguruan, zelatari, izei bakanak dituztela. Horietakoak anitz daude Kataluniako Pirinioetan. Goi mendi eremu batzuetan harrigarria da aintzira kopurua. "Las mejores ascensiones a los lagos más bellos del Pirineo Oriental" liburuan Yvette Delgado Pererak hogeita bat ibilbide marraztu ditu goi mendietako 70 laku sorgindu mirestera joateko. Aukera polita da Katalunia bisitatzeko eta bertako mendi lakurik ederrenak bertatik bertara ikusteko. Horietako batzuek andanaka hartzen dituzte bisitariak, hain dira ezagunak. Beste batzuk, ostera, bakartiak dira, baina lehenengoak bezain liluragarriak.
CHEMIN DE SAINT-JACQUES A VELO, LE
CHEMIN DE SAINT-JACQUES A VELO, LE
ANGULO, ELOY / [ET AL. ]
Salneurria: 19,40 €


Argitaratua: 2010
CAMINO DE SANTIAGO EN BICI, EL
CAMINO DE SANTIAGO EN BICI, EL
ANGULO, ELOY / [ET AL. ]
Salneurria: 19,40 €


Argitaratua: 2010
Hamaika berrargitalpen egin eta milaka ale saldu izanak gidaliburu hau eguneratu eta berriz ere irakurleen esku jartzera bultzatu gaitu. Hamabost bat urtez zikloturisten iparrorratza izan da. Bada orain etapa guztiak berriro ere hasi eta buka egin ditugu, errepideak eta bidegurutzeak aztertu eta jakingarri praktikoak egokitu. Funtsezkoena aurreko edizioarena da, baina behin agortuta, ezin genuen bere horretan argitaratu, aldaketak gertatu direlako. Horregatik, plazer handiz zuzendu eta hobetu dugu, Done Jakue bidea egitera abiatzen den bidaiarentzat inoiz baino erabilgarriago utzi dugun arte.
CUMBRES DEL ALMA, LAS - MENDIMINEZ
CUMBRES DEL ALMA, LAS - MENDIMINEZ
OLASAGASTI AIESTARAN, RAMON
Salneurria: 32,00 €


Argitaratua: 2007
Haien oroitzapena bizirik iraun dezan eta omenaldi hunkitu gisara, liburu honetan azken urteetan gailur bidean zendu diren euskal mendizale batzuen bizitza, nortasuna eta ibilbideak biltzen ditu. Mendia bihotz-bihotzez maite izan zuten, gehien maite denari zor zaion grinaz maite ere. Heriotza mendian aurkitu bazuten ere, mendia bizitzarako arrazoi bilakatu zitzaien.
EUSKAL HIRIAK (+DVD)  - VIAJE A LAS CAPITALES VASCAS
EUSKAL HIRIAK (+DVD) - VIAJE A LAS CAPITALES VASCAS
MORENO, JORGE
Salneurria: 36,00 €


Argitaratua: 2007
Euskal Herriko hiriburu guztiak, helikopterotik hartutako irudi ikusgarrienetan. Estanpa zoragarri horietan gure hiri nagusien aniztasuna eta aberastasun artistikoa islatzen da, euren izate historikoaz eta sozialaz gain. DVDarekin batera, liburu kitzikagarria aurkituko duzu, Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Baiona, Donibane Garazi eta Mauleko ehun paisaia ederrenekin.
REFUGIOS DEL PIRINEO - TRAVESIAS CIRCULARES
REFUGIOS DEL PIRINEO - TRAVESIAS CIRCULARES
ALEJOS, LUIS
Salneurria: 30,00 €


Argitaratua: 2007
Mendizale ibilbide luze eta oparoa egin du Luis Alejosek, Pirinioetako gailurretako igoerak eginez eta deskribatuz. Bada, oraingoan proposamen berri eta kitzikagarria dakar. Tontorrik altuenez liluratu gintuen lehenengo, hirumilakoekiko grina kutsatu zigun arte; orain ere ildo beretik doa baina beste ikuspegi batetik: gailurrak zapaldu beharrean, ibarrak zeharkatuz, lepoetara helduz eta bideko aterpetxeak lotuz tontor garai haiek mirestea proposatzen digu. Beraz, oraingo honetan ez doa gorengo erpinaren bila, mendiaren aniztasun joriaren xerka baizik. Irakurtzeko erraza, naturak markatzen dituen mugei baino ez die erreparatzen, gero eta indar handiagoa hartzen ari den jarduerari sakada bat emateko asmoz: xendazaletasunari, alegia. Oraingoan, aterpetxerik aterpetxe doazen ibilbide zirkularrak eginez. Liburu honetan 2 edo 3 etapako 50 txango deskribatu ditu, Pirinioetako bazter guztietan barrena. Horrez gain, mendilerroko aterpetxe zaindu guztien datuak bildu ditu, ehunen bat fitxatan. Eta osagarri, ehun ostatu edo gîte-ren gaineko informazioa batu du, mendira hurbiltzean mesedegarriak direlakoan, askotan zerbitzua eta prezioa aterpetxeen parekoak izaten dira eta.
MUSIKA ETA LURRA 2 (LIB+CD)  - RUTAS Y CANCIONES DESCUBRIR EUSKAL HERRIA
Argitaratua: 2006
Gure bazterrik maitagarrienak ezagutzerakoan abestiak bidaide izan genituen. Musika eta Lurra proiektuaren lehenengo urratsak oinatz sakona laga zuen bidean. Arrakasta handiko bidaia izan zen. Horregatik, bigarrenari ekin diogu, gogo berdinarekin. Hona hemen beste 17 abesti, garai bateko marka, beste horrenbeste leku ezaugarritara eramango gaituztenak. Bide batez, tokian tokiko ibilbideak proposatzen dizkizuegu. Hona hemen, elkar harturik, lurra eta musika, euskal talde eta abeslari ezagunenetako batzuen eskutik. Liburua eta cda.
MUSIKA ETA LURRA (LIBRO+CD)  - RUTAS Y CANCIONES PARA DESCUBRIR EUSKAL HERRIA
Argitaratua: 2004
Hamaika modu daude leku bat topatzeko. Menturaz, txiripaz, errepide batek eraman zintuen bertaraino. Lagun batek haren edertasunaz egin zizun berba. Aldizkari bateko argazkian edo egunkariko orrialde txoko batean agertu zen. Baina gure eskarmentuak argi eta garbi esaten digu erarik ederrena, harrigarriena eta kitzikagarriena musika dela: abesti baten bidez heltzea alegia. Liburua eta cda.
FAUNA SALVAJE DE LOS PIRINEOS
FAUNA SALVAJE DE LOS PIRINEOS
MUÑOZ, JUAN CARLOS
Salneurria: 40,00 €


Argitaratua: 2004
Juan Carlos Muñoz argazkilariaren lan honek Pirinioetako fauna espezie ezaugarriak bildu ditu. Habitat nagusien araberako ataletan egituratuta, liburu honek zur eta lur utzi zaitu. Gertu-gertutik ikusiko dituzu espezie harrigarri bezain antzemanezinak. Tamaina handiko liburu honek lau atal dauzka: oihanak, basoak, hezeguneak eta mendia. Gainera, argazkietako espezie eta lekuen gaineko jakingarriak dakartza. Formatua: 250 x 310 mm, 176 orrialde.
LUGARES MAGICOS DEL PIRINEO CATALAN
LUGARES MAGICOS DEL PIRINEO CATALAN
MUÑOZ, JUAN CARLOS / RAMIS, SERGI
Salneurria: 40,00 €


Argitaratua: 2003
Catalunyaren baitan dago Pirinioetako zati handi bat. Herrialde menditsua legendazko lurraldea bilakatu da, non naturak bere legea ezarri duen eta gertakizun misteriotsuak erraz txertatzen diren lekuan lekuko geografian: lakuak, oihanak, ur-jauziak, sumendiak& mitoen eta legenden azalpen logiko gisa ikusten ditugu. 25 x 29,5 cm
Orrialdeak: 1   2  
 
Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2018
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471