Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
RUTAS Y RESTAURANTES CON ENCANTO
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
Valles de silencios
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
GMF
EUSKAL HERRIA
Izenburua Egilea Urtea
RUTAS A FOCES, GARGANTAS Y DESFILADEROS
RUTAS A FOCES, GARGANTAS Y DESFILADEROS
MUÑOZ, JUAN CARLOS / RAMIREZ, MAR
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2018
EXCURSIONES POR CRESTAS Y CORDALES
EXCURSIONES POR CRESTAS Y CORDALES
GARCIA, JOANA / DE LOS DOLORES, TXEMI
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2018
Ia 640 km, 40.000 metroko desnibela, 256 gailur eta 220 ordu herri liluragarri honetan barrena zabaltzen diren mendietako bizkarretatik ibilian. Horixe da liburu honen eduki harrigarria, mota guztietako mendilerroen gainera igotzen diren 36 ibilbideetan hezurmamituta: mendilerro apalak, belartsuak, harroak, labartsuak, oihanez estalitakoak, ezagunak edo ahaztuak. Egileek, Joana Garcia eta Txemi de los Doloresek alegia, ibarrak zeharkatu dituzte, lepoetara igo eta tontorrik tontor ibili dira. Gandorrik gaitzenak saihestu egin dituzte, igarobide gaiztoenak egin behar ez izateko. Eta haien ibilera horiekin lan itzel hau osatu dute, guk ere lurralde menderakaitz horien berri izan dezagun eta, nahi izanez gero, bertatik bertara ezagutu ditzagun, gure indarrek, jakintzak eta trebeziek eramaten gaituzten lekuraino, behinik behin.
RUTAS PARA DESCUBRIR ARBOLES MONUMENTALES
RUTAS PARA DESCUBRIR ARBOLES MONUMENTALES
RUBINES, JONATHAN / VILLOTA, MARTA
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2018
Eder, misteriotsu, harrigarri. Horrela agertuko dira gure begien aurrean liburu honetako arbolak. Zuhaitz apartak, behialakoak, txundigarriak edo erraldoiak gure ondararearen alderdi garrantzitsua dira, denon artean zaindu eta gorde behar dugun altxorra. Liburu honen helburua da irakurlea bidaiari alderraia bilakatzea. Hogeita hamabost ibilbide hauei esker, gure herriko izaki bizidun zaharrenak aurkitu eta zuhaitz aparten bidez gure historia eta nortasuna bertatik bertara ezagutu ahal izango ditugu. Batzuetan gure txangoaren helburua zuhaitz bakarra izango da, paregabea, Mendazako Hiru Hanka artea edo Galarretako haritza kasu. Bestetzuetan, ostera, zuhaizti txikiak dira, adina, espeziea, edertasuna, tamaina, kondaira edo itzala direla medio paregabetzat jotzen ditugunak. Haien ezaugarriak, historia eta herri kulturan laga duten lorratza ezagutuko ditugu. Eta den-denek gure herrian zehar txango zoragarriak egiteko aitzakia emango digute, hasi Karrantzatik eta Holtzarteraino, edo Baiguratik Gorobel mendietaraino.
PARQUE NATURAL DE GORBEIA
PARQUE NATURAL DE GORBEIA
MURO, ALBERTO
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2018
Bizkaia eta Araba arteko mugan, Gorbeiako parke naturaleko 20.000 hektarea ederretan Euskal Herriko paisaia kitzikagarrienetakoak aurkituko ditugu. Arabako isurialdeko bertoko oihanetatik hasita (Altubeko pagadia, Bortaleko artadiak, Zuiako ameztiak) Itxinako gotorleku karstikoraino. Tontor ezaugarriak, urjauzi sinesgaitzak, sarobeak, megalitoak, urbegiak, ehunka urteko baserriak, zelaiak eta zuhaiztiak egoki nahastuta paisaia paregabea osatzen dute. Liburu honetan parke naturaleko leku ikusgarrienetako batzuetara joateko 24 txango eta igoera aurkituko ditu irakurleak. Egiari zor, zerrenda luzeagoa da, ibilbide horiek nahieran konbinatu litezkeelako, aukerak nabarmen handituz. Testuak eta argazkiak Alberto Muro kazetari, gidari eta argazkilari adituarenak dira.
(2 ED)  SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
(2 ED) SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
DIAZ URRUTIA, ANDONI
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2018
PASEOS POR LAGOS, EMBALSES Y HUMEDALES - EUSKAL HERRIA
PASEOS POR LAGOS, EMBALSES Y HUMEDALES - EUSKAL HERRIA
GIL-GARCIA, JOSEAN
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2018
Hezeguneak planetako biodibertsitate sorburu oparoetako bat dira. Ura, bizitza iturri nagusia izanik, geldirik edo iragazirik ere gai da paisaia paregabeak sortzeko. Batzuetan, berez, laku, zohikaztegi, padura edo uholdeen mende geratu ohi diren ibai ondoko ibarrak adibidez. Beste batzuetan, jendartearen parte hartzearen ondorioz, presa, urtegi eta kanalei esker. Liburu honetan hezegunetara joateko 36 proposamen bidlu dira, hiru multzotan sailkatuta: paseo laburrak, edonork egiteko moduko ibilbideak eta zailtasun gehiagoko txangoak. Plan ederrak dira urertzetako zuhaiztietatik ibiltzeko, ekosistema bitxiak ezagutzeko, mendietako hezeguneetara joateko edo paradisu itxura hartu duten urtegiak inguratzeko. Aturriko barteetatik Barakaldoko urtegietara, liburu honetan Sota bezalako mendiko urtegi bakartiak, Allotz edo Uribarri-Ganboa bezalako ur ispilu zabalak edo Lendia edo Iturbatzen moduko baltsa apalak ageri dira.
SANTUARIOS Y MONASTERIOS - HISTORIA, GASTRONOMIA, ARTE Y EXCURSIONES
Argitaratua: 2017
Den-dena atzean utzi eta jenderik gabeko uharte batera joango naiz eguneroko bizitzak ehundu duen aramu-saretik ihesi. Nork ez du erabili ideia hori buruan, behin bada ere? Nork ez du inoiz sentitu eguneroko bizimodu astunetik ateratzeko premia, egun batzuk ohiko erritmuetatik kanpo bizi eta indarrak berreskuratzeko? Nor ez da begira ibili gau izartua noiz agertuko, sestante zaharra atera, norabidea arteztu eta ontzia zuzentzeko zeharkaldiari atzera ere ekin aurretik? Guregandik hurbil, mendi hegietan ostendurik, badira izpiriturako gordeleku bikainak, komentu zaharretako horma sendoen artean atonduta. Monasterioak beti izan dira oinezkoei, behartsuei eta erromesei ostatu emateko leku abegikorrak. Haietako batzuek mendez mende iraun duen ohitura horri eusten diote oraindik ere. Komentuak zerbitzu hori eskaintzen die bake, isiltasun, sosegu, meditazio eta hazkunde pertsonalaren bila doazenei. Gidaliburu honetan 30 monasterio bildu ditugu, Euskal Herriko ezaugarrienak, haien abegi onaz gozatzeko ez ezik, bertako arkitektura, artea, gastronomia, sendabideak ... ezagutzeko ere. Gainera, egileak, Aberto Murok, inguruetatik ibilbide zoragarri bana proposatuko dizue.
EXCURSIONES A CASTROS, FORTIFICACIONES Y RECINTOS DE GUERRA
Argitaratua: 2017
Leku gotor zaharrenetako asko Euskal Herriko lehenengo biztanleen bizilekuak besterik ez dira, gure arbasoen lehenengo herriak, zelanbait esatearren. Bi mila urte baino gehiago dira eraiki zituztenetik, Burdin Aroaren eta Erromatar Inperioaren arteko igarobidean. Gaur egun gero eta gehiago dira agerian gelditzen ari diren kastro edo, Ipar Euskal Herrian esaten dieten bezala, gaztelu zaharrak. Euskal Herri osoan antzeko ezaugarriak biltzen dituzte herri gotortu horiek. Leku estrategikoetako mendixketako tontor malkartsuetan atondu zituzten, naturak berak defentsa lanak egin zitzan, baina gainera harresiz eta lubanez inguratu zituzten. Zerrenda luzea osatu daiteke gure geografian lur azpitik argitara atera dituzten kastro eta gaztelu zaharrekin. Egun, haietako asko induskatzen eta ikertzen ari dira, aro hartako herrien gaineko argia egiteko asmoz. Gotorlekuak, gerra lekuak eta historia gaiak. Izenburuak gaztelu eta legenda eremuetara eramango gaitu baina ez da hori bilatzen dugun arlo bakarra. Mendi askotan daude oharkabean igaro litezkeen harresiak, erliebea isilean marrazten duten lubanak. Eta aztarna horien azpian zazpi historia eta istorio dautza, gatazka latzak eta odolez gorritutako harriak. Paisaiak iragana ezkutatzen duen eremu horietan memoria zati baliotsuak aurkituko ditugu, gure zain baleude legez. Atzera ere kultura bidaide hartu dugu natura, historia eta memoria uztartuko dituzten parajeen bila abaitzeko.
RUTAS BOTANICAS POR PARAJES DE ENSUEÑO
RUTAS BOTANICAS POR PARAJES DE ENSUEÑO
BENITO, JON
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2017
Hogeita hamaika ibilbide botaniko, hogeita hamaika bidezidor lasai asko egiteko, loreen ikuskizunari erreparatzeko beste asmorik ez dugula. Esku artean daukazuna ez da gidaliburu botanikoa, ezta mendi gidaliburua ere, baina arlo bietatik edanez nahaste kitzikagarria osatu du. Oraingoan, ordea, oihanak, aintzirak eta gailurrak ez dira helburua, aitzakia baino, paisaiari beste era batera erreparatzeko aitzakia alegia. Hogeita hamaika txango horietako bakoitzean seina lore ezagutuko ditugu. Hortaz, 186 paisaia dauzkagu zain, mikro paisaiak zehatzago esanda, lore bakoitza gertutik begiratuta erraldoi eta sekula ikusi gabea bilakatzen den arkitektura da eta. Intsektuak kateatzen dituzten orriak, forma harrigarrietako fruituak, egitura miragarriko haziak, ziria sartzen diguten loreak, lapurrak, harrapariak, usain kitzikagarriak zein nardagarriak... Gure herria anitza da, Bizkaiko Golkoaren eta Mediterraneoaren eraginek talka egiten duten eremu emankorra, mendi garaiekin eta kostalde apartarekin, orririk galtzen ez duten basoak eta udazkenean kolore festa bilakatzen diren oihanak, padurak, zohikaztegiak, dunak eta beste hamaika ekosistema ahaztu gabe. Liburuko 31 ibilbide botaniko horietatik 22 natur eremuetan barrena doaz. Bost lorategietakoak dira eta hiru tematikoak (kostaldeko landareak, espezie indabitzaileak eta landare toxikoak). Azkenik, badago landareen erresumaz patxadaz gozatzera eramango gaituen txango bat.
RUTAS POR CALZADAS Y CAMINOS HISTORICOS
RUTAS POR CALZADAS Y CAMINOS HISTORICOS
YANIZ, SANTIAGO
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2017
Natura eta historia maite dituztenei ate berria irekiko die liburu honek. Herrian barrena ibiliko gara galtzada zaharretako zatirik osatuenen bila. Behialako bideak dira, gaur kasik ahaztuak, baina lauza higatuetatik tipi-tapa, mendiak igo, ibarrak zeharkatu eta harroiletatik igaroko gara, antzinako gizon-emakumeek egin zuten bezala mandazain, postari, erromes, meatzari, artzain, merkatari, ikazkin, gerlari edo kontrabandista ibiltzen zirenean. Orotara 30etik gora txango bildu ditu liburu honek, 28 galtzadatan barrena, izan erromatar, Erdi Aroko edo Aro Modernokoak. Proposamen sorta hori edonork egin lezake -txangoren bat edo beste izan ezik, zailagoak direlako- eta urratsez urrats Euskal Herriko paraje ederrenetako batzuetaraino helduko gara, edertasun lasaia miretsi, historia ezagutu eta gu geu ere haien parte garela sentitu ahal izateko, apal-apalik.
OTRAS CUMBRES DE LA MONTAÑA VASCA, LAS
OTRAS CUMBRES DE LA MONTAÑA VASCA, LAS
PEREZ AZACETA, JESUS MARI
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2017
Gidaliburu honetan egileak 134 mendi tontorrera igotzea proposatzen digu. Gailur bereziak dira, interes handikoak baina bisitari gutxikoak. Horietako batzuk izen handiko mendien itzalpean daude, erraldoi horien alboan baina ikusezin. Gidaliburu honekin ez dugu inork zapaldu gabeko gailurrik aurkitu nahi, horrelakorik ez dagoelako gurean, baizik eta gutxitan urratutako bideetatik ibiliz mendi bakartietara iritsi. Ibilbide ahaztu edo gutxi zapaldutako horietan barrena mendi eder eta desberdinetara igoko gara. Sarritan, mendialde horiek natur altxor handiak erakutsiko dizkigute. Mendi klasikoek beti gordeko dute haien xarma mendizaleen begietara, baina gidaliburu honek aire freskoa ekarri nahi dio euskal mendizaletasunari, zerumuga berrien bila abiatzeko akuilu izan. Aitzinsolasa Jesús María Alquézar donostiar mendizale ezagunak idatzi du.
DOLMENES, CROMLECH Y MENHIRES - EXCURSIONES PARA CONOCERLOS
Argitaratua: 2017
Gidaliburu honetako 34 ibilbideak naturaz eta paisaiaz lepo beterik datoz, zirraraz, historia harrigarriz, antzinako mito eta legendaz mukuru. Txango hauetako batzuk egitea onartzen baduzu eta haitz gogorrean zizelkatutako erraldoi horien bila bazoaz, zazpi sorpresa hartuko dituzu egunpasa zoragarrietan. Iruinarri edo zutarri, trikuharri eta mairubaratz edo harrespil, megalito sorta itzela azalduko zaizu bidean aurrera egin ahala eta behiala sortu zirenetik hona gertatu zaizkien pasadizoak kontatuko dizkizute. Etorri gurekin eta harrizko erraldoi bizi hauen lilurak bete-betean harrapatuko zaitu.
LLANURAS - SENDERISMO SIN DESNIVELES
LLANURAS - SENDERISMO SIN DESNIVELES
YANIZ, SANTIAGO
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2016
Gurea herri menditsua da, Bizkaiko Golkoaren ur harroen hegian datzan azal zimurtua. Gure tontorrik garaienak apalak dira, ez dira 2.500 metroak ukitzera iristen, baina, ostera, alderik alde zabaltzen den eremu malkartsuaz goza dezakegu. Hori horrela izanik ere, eskualde eta bailara askotan ordokiak, lautadak, estepak eta ibarretako behealde zoragarriak dira, ibilbide leun atseginak egiteko egoki-egokiak. Santi Yanizek ederrenak batu ditu liburu kitzikagarri honetan.
EXCURSIONES A LUGARES HISTORICOS
EXCURSIONES A LUGARES HISTORICOS
ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2016
Liburu honetan Euskal Herriko historiako pasarte esanguratsuen lekuko izan diren 30 toki batu ditugu. Baskoien edo autrigoien herrietatik hasi eta lehenengo greba orokorrera arte. Edo erromatar akueduktuarekin hasi eta Gernikako suarekin amaitu. Gure iraganaldiko gertakizun txundigarriak banan-banan xehetu ondoren gertatu ziren lekuetara joango gara. Liburu honek modu atseginean berpiztuko ditu gure historiako 30 une aukeratu horiek eta bakoitzerako txango polita proposatuko digu. Ibilbide horiekin Euskal Herria alderik alde korrituko dugu, Iratiko Oihanetik Enkarterrietara eta Biduze ibaitik Ebroraino.
RINCONES QUE TE SORPRENDERAN
RINCONES QUE TE SORPRENDERAN
MURO, ALBERTO
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2016
Naturak eta jendekiak zizelkatu dituzte herri honetako paisaiak. Horietako batzuk ezin ikusgarriagoak dira eta gaur egun oso ezagunak bilakatu dira. Beste asko, ostera, ederrak eta zirarragarriak izan arren, bisitari gutxi batzuk besterik ez dute hartzen edo, bestela, oharkabean igaro litezke jakinaren gainean ez dagoenarentzat. Liburu honetan harri eta zur utziko zaituzten 38 lekurako txangoak atondu eta bildu ditugu. Liburuko orrialdeetan barrena Arkamuko mendi ederretako sekretuak ikasiko ditugu, Txulato mendia zaintzen dituzten gazteluetara helduko gara, Maruelezako herri harresitura joko dugu, Sarastarrin lur azpiko lakuan izango gara, Aralarko jentilen etxoletara sartuko gara eta Zuberoako mendi eder baten gainean duela bi mila urte gurtu zuten jainkosaren bila abiatuko gara. Liburuaren egileak, Alberto Muro gidari eta argazkilariak alegia, testu iradokitzaileak argazki ederrez eta txangoetako deskribapen zehatzez jantzi ditu. Horrela, esku-eskura daukagu Euskal Herri harrigarri hori.
NUTRICION, SEGURIDAD Y SALUD EN LA MONTAÑA
NUTRICION, SEGURIDAD Y SALUD EN LA MONTAÑA
BURCIO, ANTXON / GARCIA, JOANA
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2016
Nutrición, seguridad y salud en la montaña , Antxon Burcio, Joana García : Ciertamente, para muchos de los que acuden a la montaña la seguridad en la práctica de sus diferentes actividades no está muy asumida, y este es uno de los mayores problemas al que enfrentarse en nuestros días. Antxon Burcio, todo un experto en seguridad, ha tratado de reflejar todo lo que a lo largo de sus más de cincuenta años de actividad en la montaña ha aprendido como él dice: “de mis mayores, de mis amigos, de mis errores, de los múltiples cursos de formación en los que he participado…; en una palabra, todo lo aprendido de mis experiencias, gracias a las cuales he disfrutado tanto y continúo disfrutando cada vez que acudo a la montaña”. El creciente interés por los deportes de montaña parece haber impulsado un floreciente mercado en torno a los alimentos funcionales específicos, concentrados y tecnificados, para este tipo de actividades. Desde inicios del siglo XIX la industria alimentaria ha evolucionado a una velocidad vertiginosa, su crecimiento ha ido encaminado a poder suministrar una amplia oferta de productos cada vez más elaborados. Pero, ¿realmente son adecuados? ¿podemos confiar en que cubrirán nuestras necesidades nutritivas? ¿verdaderamente los necesitamos? Los progresos en los conocimientos médicos de anatomía y fisiología humana y su aplicación en la práctica deportiva han supuesto un gran avance en el conocimiento de los requerimientos nutricionales en el montañismo. Joana García, experta en nutrición, nos desvelará todas estas claves aplicadas al excursionismo, travesías, alpinismo de alto nivel, marchas, carreras, ascensiones…
MEJORES PASEOS POR LA COSTA VASCA, LOS
MEJORES PASEOS POR LA COSTA VASCA, LOS
YANIZ, SANTI
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2016
Liburu zoragarri honetan 50en bat ibilbide bildu ditugu presarik gabeko bidaiak egiteko itsasertza bidaide hartuta. Edonork egiteko modukoak ia denak, guzti-guztiak gure herria hobeto ezagutzeko parada eman nahi duen bildumaren neurrikoak. Olatuen orroa entzuten ibiliko gara, tipi-tapa, itsasoari begira, kresalaz busti diren belarrak zapalduz, hareatza eta haitz harrigarrien artean, paisaia bizi eta sorginduetan barrena, zerumuga amaiezina begira dugula. Itsasbazterra korrituko dugu, Baionatik Muskizera, autopistak laga eta bidezidorrak aukeratuta. Bide ederrak baitira itsasondokoak. Itzuli, kemenaz bustirik eta gure gogoa irudi liluragarriz eta oroitzapen zoragarriz mukuru beterik itzuliko gara.
GUIA DE LOS PUEBLOS AMURALLADOS
GUIA DE LOS PUEBLOS AMURALLADOS
ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2016
Liburu honek berritasun garrantzitsua dakar aldean, lehenengoz Euskal Herriko herri harresidun guztien berri ematen baitu. Hasi harresi apal ia ikusezinekin eta amaitu baluarte eta lubanarro multzo itzelekin. Erromatar aroko harresiak (Baiona, Erriberri), Erdi Arokoak (Artaxoa), Aro Modernokoak (Hondarribia) eta are karlistadetakoak ere izan daitezke gurean. Gaur egun, gerla kutsua atzean utzita, berpizten ari dira aisialdirako edo kulturarako gune gisa, sarritan lorategi eta berdegune bilakatuta, beti xarmagarri. Orotara, liburuak 28 herri harresidun jorratu ditu luze eta zabal. Horiez gain, harresi zaharren arrastorik gorde duten beste 30en bat herriren berri ere ematen du. Bideoa EITBn
GUIA DE HUELLAS, SEÑALES Y RASTROS DE ANIMALES
GUIA DE HUELLAS, SEÑALES Y RASTROS DE ANIMALES
RUBINES, JONATHAN
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2015
Sarritan ikusteko gaitza bada ere, fauna gure irudimenean gorpuzten da oinatz, arrasto eta lorratzen bidez. Naturan barrena gabiltzanean luma, adarra, oinatza edo enbor karraskatua ikustean gure jakinmina piztu eta hobeto sentitzen gara, gu baino lehentxeago animalia bat bertatik igaro delako. Arrasto eta oinatzak ulertzeko denbora eta eskarmentua behar da. Gutxika-gutxika lantzen den jakintza da, basora joan ahala. Gidaliburu honek argi eta garbi azaltzen du zeintzuk diren eta nola ulertu behar ditugun faunak bere eguneroko zereginetan lagatzen dituen arrastoak. Tresna bikaina da naturzalearentzat, ingurugiroarekiko begirunean hezteko eta, jakina, gure herrian bizi diren animaliak hobeto ezagutzeko.
RIOS MAS BELLOS Y EXCURSIONES POR SUS RIBERAS, LOS
RIOS MAS BELLOS Y EXCURSIONES POR SUS RIBERAS, LOS
BADILLO, KOLDO
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2015
Urak ematen dio bizitza paisaiari. Batez ere, urak. Itsasoak egiten du, baita ibaiek ere, zeinek bere erara. Dabiltzan lekuetan nabarmentzen dira, bizitza eta edertasun iturria dira eta. Ibai horiek are ederrago ikusiko ditugu Koldo Badilloren begitik. Naturan aditua, argazkilari honek lan aparta dakarkigu. Eta ez dira berba merkeak. Alde batetik, argazki bilduma honek 32 ibai islatu ditu une sorginduan, ertz ederrean edo ikuspegi harrigarrian. Bestetik, argazki horiek formato panoramikoan aurkeztu zaizkio irakurleari, paisaia horiekin are gehiago goza dezan. Argazki zabalgarriak dira, hiru orrialdekoak. Liburuak badu, hala ere, arlo praktikoa. Irudi panoramikoen atzealdean jakingarri piloa erantsi dugu, ibai bakoitzari dagozkion hamaika konturekin (altxor ekologikoak, ondarea, ibilbide seinaleztatuak). Horrez gain, ibai bakoitzak txango bana dakar, ur ertzetik paseo ederra egiteko gonbitea.
GUIA PRACTICA DEL ECOLOGISTA EN CASA
GUIA PRACTICA DEL ECOLOGISTA EN CASA
BARBA, CESAR
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2015
Liburuak praktikara eraman nahi du ingurugiroa zaintzeko gizartean antzematen den ardura. Grina hori gero eta handiagoa da, baina gauzatzeko bideak behar ditu. Helburu horrekin gidaliburu honek hamaika aholku aletu ditu, eguneroko bizimoduan eragiteko, hala etxean (garbiketa, tresna elektrikoak, energia gutxiago gastatzea, jantziak, norberaren atonketa, brikolajea, erreziklajea&) nola bulegoan edo ikastetxeetan. Gidaliburuak baditu, halaber, kontsumo ohiturak eta aisialdiko jarduerak egokiago egiteko proposamenak.
PUEBLOS CON ENCANTO
PUEBLOS CON ENCANTO
ZINKUNEGI, KIKE
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2015
Euskal Herriko 30 herri eder bildu ditu Kike Zinkunegik liburu zoragarri honetan. Ederrak dira, bai, herriok, eta ederrak dira, halaber, egileak egiten dituen deskribapenak eta kalez kale zein aldirietatik marrazten dituen ibilbideak. Bortuetako edurretatik hasi eta Bizkaiko Golkoko kresalaraino, herri guztiok sorginduko dute bisitaria. Urrutiko Lanestosa, Uxue gerlaria, Elantxobe edo Pasaia bezalako portu itsastarrak, Bidaxune edo Bastidaren gisako ibai portuak... Gure klasiko handiak ahantzi gabe, jakina: Ainhoa, Otsagabia, Guardia... Liburuan behar den guztia aurkituko dugu: herri guztietan bisita ahalik eta gehien gozatzeko informazioa, gida praktiko osatua eta aldirietatik ibilbide gomendatua. Herri guztietako argazkiak eta ibilbideetako planak txertatu dira testuen ondoan.
EXCURSIONES A VENTANAS NATURALES
EXCURSIONES A VENTANAS NATURALES
YANIZ ARAMENDIA, SANTIAGO
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2015
Naturak hamaika zubi, leiho, zulo eta arku induskatu ditu balio ekologikoz, ikuspegiz, elezaharrez eta magiaz zipristindutako leku paregabeetan. Santi Yanizek horietako 50 aukeratu ditu, baina batzuetan leiho bat baino gehiago azalduko zaigu bidea urratu ahala. Gehienak edonork egiteko moduko txangoak izan arren, bada abentura kutsua duenik ere. Gehienak mendialdean daude, baina gutxi batzuk itsas uhinek milizkatzen dituzte. Zulo horietako askotara hel daiteke, nahiz eta gutxi batzuk helezinak diren; zubi horien azpitik igaro gaitezke, baina ez beti, ez guztietatik. Liburu honek aldean dakartza natura basatia eta fantasia, egoki nahasirik.
SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
SECRETOS DEL TXOKO A TU COCINA, LOS
DIAZ URRUTIA, ANDONI
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2015
Sukaldaritzan nork bere sekretuak dauzka, jatekoak prestatzeko moduak, isilpean gorde beharreko erak. Beti izan omen da horrela: etxe eta baserrietako sutondoetako etxekoandreekin hasi eta, herrietako lehiaketa gastronomikoetatik segi gaur egungo sukaldari aitzindarienekin amaitu arte. Horien artean dira, zelan ez, txokoak, ondo jateko eta ondo bizitzeko tenplu herrikoi horiek. Andoni Diazek bere kasa ikasi du sukaldean. Hamaika lehiaketetan aritua, anfitrioi bikaina, txokoetako sukaldaritzako zale porrokatua, denon eskura laga ditu bere errezetak. Gure herriak bibliografia aberatsa dauka arlo horretan baina oraingoan leku berezi batetik dator jakinduria: sozietate gastronomiekoetako sukaldeetatik.
ALTERNATIVAS AL MODELO ACTUAL - DECRECIMIENTO, BUEN VIVIR
ALTERNATIVAS AL MODELO ACTUAL - DECRECIMIENTO, BUEN VIVIR
GONZALEZ PAZOS, JESUS / PEREZ ROJO, PURI / EZQUERRO SAENZ, MAITE
Salneurria: 17,95 €


Argitaratua: 2014
Gero eta gehiago dira abisua ozen eman duten adituak. Lurra bidegurutzera iristear dago. Eta erabaki beharko dugu: hil ala bizi. Kinka larri horri aterabidea eskaini nahian desazkundearen teoria sortu da eta bere baitan jokaera jasangarri andana bildu du. Inora ez bide daraman gehiegizko kontsumoa sustatzen jarraitu aurretik, kontuan hartu eta eztabaida sakona merezi duten ideiak. Ia 30 urtez Sua Edizioakek gure ingurua zaintzen laguntzeko ahaleginak egin ditu eta horregatik ekarpen eta gogoeta horiei lekua egin nahi izan die. Euskal Herria Liburuak bildumako titulu berria, Decrecimiento y Buen Vivir Mugarik Gabe gobernuz kanpoko elkarteko hiru adituk idatzi dute. Puri Pérez Rojok, Maite Ezquerro Sáenz eta Jesús González Pazosek denok ulertzeko moduko hizkeraz jardun dute elikadura subiranotasunaz, ekonomia feministaz, elkartasunaren ekonomiaz eta garraio zein energia ereduez, besteak beste. Gainera, liburuan hiru elkarrizketa mamitsu daude: Carlos Taibo irakaslea, Yayo Herrero antropologoa eta Fernando Huanacuni pentsalari aimarari egindakoak alegia.
Orrialdeak: 1   2  
 
Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2018
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471