Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
Valles occidentales y circo de Lescun
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
GMF
GUIAS IKUSMIRA
Izenburua Egilea Urtea
DONOSTIA SAN SEBASTIAN - TRAVEL GUIDE
DONOSTIA SAN SEBASTIAN - TRAVEL GUIDE
IZAGIRRE, ANDER / MURO, ALBERTO
Salneurria: 15,50 €


Argitaratua: 2016
Hizkuntza: ingelesa. Gidaliburu honekin Donostia goitik behera ezagutuko dugu. Hamar ibilbide oinez eta bizikleta itzuli bat dakartza Gipuzkoako hiriburuko lekurik eder, ezaugarri eta garrantzitsuenetan barrena. Hiri liluragarri honetako txokoak eta historia plazaratzeaz gain, herritarrak bertatik bertara ezagutuko ditugu, haien ohitura eta bizimoduekin, donostiar eta euskaldun. Liburua ostatu, jatetxe, taberna, hotel, denda eta turismo zerbitzuen gida ere bada. Eta esandakoaz gain, inguruetatik mendi txangoak egiteko proposamenak eta Gipuzkoa autoz ezagutzeko ibilbideak ere bildu ditu. Donostia bere onenean ezagutzeko gidaliburua da hau, bertakoek eginda, bertakoentzat nahiz kanpotik bisitari datozenentzat.
GASTEIZ / VITORIA
GASTEIZ / VITORIA
TELLAGORRI, MIKEL / MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,80 €


Argitaratua: 2014
Euskal Herriko hiriburuen artean gutxien ezagutzen direnetakoa da Gasteiz. Eta ez da erakargarria ez delako, gehien eskatzen duen bisitaria ere erraz aseko da eta. Gidaliburu honetan Gasteizko altxorrak batu ditugu eta hirian barrena barreiatzen diren zortzi ibilbideetan eta bizikleta itzuli batean- josi ditugu. Zain dauzkagu leku xarmagarriak, gastronomia arloko harribitxiak, kaleetako giro bikaina, denda tentagarriak eta gasteiztarren abegi ona. Altxor berba erabili dugu eta ez gara urrunegi joan. Izan ere, ze beste izen eman ahal zaio Erdi Aroko Gasteiz zaharrari, harresia, Andre Mariaren katedrala eta dorretxe gotikoak ezagutu ostean? Eta hiri berria ere bitxiz apainduta azalduko zaigu, burgesiaren jauregiak, parke eta berdeguneak eta arte garaikidearen erakusleihoak nahastean. Eta esandakoa gutxi balitz, eraztun berdea bisitatuko dugu, Gasteiz samur besarkatzen duen oihan, ibai eta hezegune eremua.
DONOSTIA / SAN SEBASTIAN
DONOSTIA / SAN SEBASTIAN
IZAGIRRE, ANDER / MURO, ALBERTO
Salneurria: 18,80 €


Argitaratua: 2013
Gidaliburu honekin Donostia goitik behera ezagutuko dugu. Hamar ibilbide oinez eta bizikleta itzuli bat dakartza Gipuzkoako hiriburuko lekurik eder, ezaugarri eta garrantzitsuenetan barrena. Hiri liluragarri honetako txokoak eta historia plazaratzeaz gain, herritarrak bertatik bertara ezagutuko ditugu, haien ohitura eta bizimoduekin, donostiar eta euskaldun. Liburua ostatu, jatetxe, taberna, hotel, denda eta turismo zerbitzuen gida ere bada. Eta esandakoaz gain, inguruetatik mendi txangoak egiteko proposamenak eta Gipuzkoa autoz ezagutzeko ibilbideak ere bildu ditu. Donostia bere onenean ezagutzeko gidaliburua da hau, bertakoek eginda, bertakoentzat nahiz kanpotik bisitari datozenentzat.
GUIDE DE GASTRONOMIE ET NATURE
GUIDE DE GASTRONOMIE ET NATURE
MURO, ALBERTO
Salneurria: 21,70 €


Argitaratua: 2011
PUEBLOS CON ENCANTO DEL PIRINEO
PUEBLOS CON ENCANTO DEL PIRINEO
GAVASA, JUAN / CAMINO, AINHOA
Salneurria: 23,00 €


Argitaratua: 2011
"Pueblos con encanto del Pirineo" liburuak mendilerroko isurialde bietako 70en bat herri bildu ditu. Liburua atontzerakoan, herrialde ezezagunean lehenengoz barneratzen denaren gogoaz eta grinaz jantzi dira egileak, aurreiritziak bazter utzita, liluratuak izateko eta sentsazio berriak jasotzeko prest. Liburuko herri guztiek daukate erakartzeko arrazoirik. Batzuetan, haien ondare arkitektoniko joria. Beste batzuetan, elizaren balio historiko eta artistikoa. Noizean behin, lekuaren kokapen bitxia eta inguruko paisaien edertasuna. Eta askotan, beste barik, jatorrizko herrigunea bere horretan gorde izana edo txukun zaharberritu izana. Baina beti, beti, lekuan lekuko bizilagunak, milaka urteko ekandu eta ohiturei eutsi dietelako. "Pueblos con encanto del Pirineo" mendilerroko ondarearen aldeko aldarri apala ere bada. Ederra edonon egon daiteke, lekurik ezkutuenetan edo baztertuenetan. Guztion ardura da haien bila joatea eta merezi duten balioa aitortzea, bere txikian katedralik handienaren pareko ondarea izan daitezkeelako. Liburu honetan bidaiariaren gogoetak jaso ditugu, bidaiaren gogoa eta aurkikuntza grina lau haizetara zabaltzeko behar bezain sutsu eta bizi deskribatuta. Edertasuna aitzakia, goazen bada Pirinioetan barrena.
GUIA DE GASTRONOMIA Y NATURALEZA
GUIA DE GASTRONOMIA Y NATURALEZA
MURO, ALBERTO
Salneurria: 21,00 €


Argitaratua: 2010
Zure eskuetan, gidaliburu hau bidelagun bikaina bilakatuko da, zure ihesaldi ttipietako aholkulari. Euskal Herri osoko 48 jatetxe aukeratuak, naturaren edertasunen erdian. Tentu handiz eta bereziki zuretzat hautatu ditugu, dela sukaldaritza bikaina egiten dutelako, giro atsegina sortzen dutelako edo leku zirraragarrietan daudelako, bazter galduetarako eta sentsazio ezohikoetarako txangoen abiapuntu.
50 SITES QUI ONT FAIT LE CHEMIN DE SAINT-JACQUES, LES
Argitaratua: 2010
50 HITOS DEL CAMINO DE SANTIAGO, LOS
50 HITOS DEL CAMINO DE SANTIAGO, LOS
LOPEZ, GORKA
Salneurria: 19,00 €


Argitaratua: 2010
Hona hemen, liburu batean, 50 mugarri, direla herri, katedral, aterpetxe, natur eremuak edo monumentu historiko zein artistikoak. Guzti-guztiak Done Jakue bide nagusi eta ohikoan daude, Frantses Bidea esaten dioten horretan alegia. 50 leku horiek aukeratzeko azterketa zorrotza egin behar izan da, Compostelarako bidean inola ere bazter utzi behar ez diren toki horiek hautatzeko eta zehazteko.
GUIA PARA CONOCER BILBAO ANDANDO
GUIA PARA CONOCER BILBAO ANDANDO
TELLAGORRI, MIKEL
Salneurria: 18,00 €


Argitaratua: 2008
Bilbotarrak eta hiriburu historiko hori bisitatzen dutenak gogoan, hamabost ibilbide eta 100 kilometrotan Bilbo goitik behera ezagutzeko parada eskaintzen du gidaliburu honek. Hasi Zazpi Kaleetan, segi Zabalguneetatik eta auzoetara heldu. Hori da bidea hiri honetako handitasunak, lorategiek, plazek, eskulturek, eraikin ezaugarriek, museoek eta giroek oinezkoa harritu eta txunditu dezaten. Gidaliburu bitxi honek kitzikatu egingo zaitu.
Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2018
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471