Euskaraz    Castellano
SUA DIGITAL
MAPAS PIRENAICOS
TRAVESIAS 3 GRANDES. TRACKS
MAPAS DIGITALES. TWONAV
ALTA RUTA PIRENAICA (EBOOK)
BILAKETA
 
Egilea Izenburua Bietan
100 PAISAJES - EHUN PAISAIA
A TIRO DE PIEDRA
ARAGON
ASTURIAS
CATALUNYA
CUADERNOS ALPINOS
CUADERNOS PIRENAICOS
EDICIONES ESPECIALES
EL MUNDO DE LOS PIRINEOS
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA SALVAJE
GALICIA
GUIAS IKUSMIRA
GUIAS MONTAÑERAS
HARROTXU
LOS TRES GRANDES
MAPAS CANTABRICOS
MAPAS EN RELIEVE
MAPAS PIRENAICOS
MAPAS PIRENAICOS 1:25000
MARI CHUANA
MARI TTIPIA
NATURALEZA Y PUEBLOS
RUTAS Y PASEOS
RUTAS Y RESTAURANTES CON ENCANTO
SENDERISMO
TOPOGUIAS
TRAVESIAS
UNA SEMANA EN ...
VALLES NAVARROS
VARIOS
SUA EDIZIOAK
Banatzaileak
Valles de silencios
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Liburuak
Blog
GMF
UNA SEMANA EN ...
Izenburua Egilea Urtea
ALQUEZAR / SIERRA DE GUARA - UNA SEMANA EN. ..
ALQUEZAR / SIERRA DE GUARA - UNA SEMANA EN. ..
GAVASA, JUAN / CRUZ, DANI
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2015
Guarako mendigunea Pirinio aldeko lekurik bisitatuenetakoa eta balio ikaragarriko ekosistema da. 1990ean parke natural izendatu zuten. Orotara 47.450 hektarea ditu eta haren baitan paisaien hego zein ipar isurialdeko klimen arteko kontraste bortitzak agertzen dira. Altxorrik handienak ibaiei zor dizkio, hamaika arroila, haitzarte eta ibar ikusgarri sortu dituztelako. Hemen naturak arropa bitxiak jantzi ditu: haitzuloak, leizeak, dolinak, sorburuak, iturburua eta poljeak dira Llanos de Cupierlo aldetik mendigune osora zabaltzen den sistema karstikoaren bilbadurak. Gidaliburu honetan aurkituko duzu alderdi horretako herriak -bereziki Alquezar, Aragoiko ederrenetako bat- ezagutzeko behar duzun guztia, baita mendiguneko paisaiekin gozatzeko, arroilak jaisteko edo sekula ahaztuko ez dituzun txangoak egiteko ere.
ORDESA / MONTE PERDIDO - UNA SEMANA EN. ..
ORDESA / MONTE PERDIDO - UNA SEMANA EN. ..
GAVASA, JUAN / VIÑUALES COBOS, EDUARDO
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2013
Ordesa eta Monte Perdidoko parke nazionala Pirinioetako lekurik bisitatuena eta Europako bazterrik ikusigarrienetakoa dugu. Aniztasun biologiko itzelari esker eta mendilerro osoaren osaketaren azalpen geologikoan duen garrantziaren ondorioz, XVIII. mendeko bidaiariek aurkitu zutenetik leku ia sorgindua da Ordesa. Gidaliburu honek parke naturala eta berau osatzen duten lau ibarrak zertan diren azalduko dio irakurleari, zehatz baina arin. Bertan aurkituko ditu paisaien azalpen didaktikoa eta ekosistema ugarien nondik norako nagusiak, baita mendietako zein erreketako fauna eta paisaia eraikitzerakoan erabakigarria izan den giza faktorea ere. Liburuan badira, gainera, autoz egiteko txangoak, maila guztietako mendi ibilbideak eta bailarako ostatuak eta zerbitzuak biltzen dituen gida praktikoa.
BOI / ALTA RIBAGOR€A / P. N. AIGšESTORTES - UNA SEMANA EN. ..
BOI / ALTA RIBAGOR€A / P. N. AIGšESTORTES - UNA SEMANA EN. ..
GONZALEZ OROZCO, IGNACIO
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2013
Gutxi dira Alta Ribagorça bezain egokiak denbora gelditu izanaren zirrara sentitzeko. Lleidako bailara horrek parerik gabeko altxor sorta gorde du Pirinioen bihotzean: gizakiak kasik aldatu ez duen natur eremu zabala, goi ibarretan kulunkatzen diren herrixkak (herri arkitekturaren ale garbiak), eliz arkitektura aparta eta mendizaleen poza izango den parke nazionala, mendi lakuz zipriztindurik. Gidaliburu praktiko eta osatu honek banan bana erakutsiko dizkigu Alta Ribagorçako bazter guztiak eta lekuan lekuko txoko ezaugarriei erreparatuko dizkie, herri bakoitzeko altxorrak bertatik bertara ikus ditzagun. Pont de Suert bailarako herri nagusia; Vall de Boí eta bertako eliza erromaniko sorta (Unescok gizateriaren ondare izendatu du); Baronía de Erill izenekoaren orubea; Sant Martí ibaiaren ibarra; Vilaller... urratsez urrats tradizioak eta ondarearen harribitxiak aurkituko ditugu. Gainera, gidaliburuak Aigüestortes i Estany de Sant Maurici parke nazionalean barrena ibiltzeko hogei bat ibilbide eskaintzen dizkio irakurleari, Pirinioaren bihotzean goi mendian gozatzeko.
ELIZONDO-BAZTAN-XARETA *** UNA SEMANA EN. ..
ELIZONDO-BAZTAN-XARETA *** UNA SEMANA EN. ..
ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2013
Lan gutxi dago Baztan ibarrean eta ondoko Xareta eskualdean (Zugarramurdi, Urdazubi, Sara eta Ainhoa) egonaldiaz gozatzea baino errazagorik. Gidaliburu honek euskal Pirinioetako txoko hauetara hurbilduko diren guztiak jakinaren gainean jarri nahi ditu, bisitaldiari ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten. Lehenengo atalean Elizondoko karriketan murgilduko gara, bertako txoko zoragarri eta giro ederrean barrena. Ondoren Baztango naturaren txanda iritsiko da, oihanak, isilpean gorde dituen ibarrak eta ametsetakoak diruditen herriak. Xorroxinen gisako ur-jauzi sorginduak, Infernuko Errota bezalako urrutiko parajeak, legendari estu atxikitako mendi-kaskoak... orok egiten du Baztan leku paregabe. Hori gutxi balitz, Xareta ere bertan dago, sorgin lurraldea, haitzulo miresgarriak eta Sara edo Ainhoa bezalako herri dotoreak ahaztu gabe. Gidaliburu honetako deskripzio atseginei autoz egiteko ibilbide bi eta mendian oinez egiteko dozena bat txango eta igoera gehitu zaizkie. Gainera, eskualdeko mapak, ibilbide guztietakoak eta Elizondoko planoa dakartza.
VIELHA-VAL D'ARAN - UNA SEMANA EN. ..
VIELHA-VAL D'ARAN - UNA SEMANA EN. ..
GONZALEZ OROZCO, IGNACIO
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2012
Gidaliburu praktiko honek Val dAraneko bazterrak erakusten dizkigu. Azalpen argi eta entretenigarrien bidez Pirinioetako txoko honetako altxor guztietara iritsiko gara. Horrela, Eth Cap dera Vila (Vielhako hiri zaharra) alderdiko karriketatik ibiliko gara, Canejan bezala ia ukitu gabe iraun duten mendialdeko herrixka jatorrak ezagutuko ditugu, Araneko erromaniko interesgarria bertatik bertara ikusiko dugu, ibarreko hizkuntza propioaz harrituko gara eta gastronomia tradizional oparoa dastatuko dugu. Hori gutxi balitz, Araneko natura ere ezagutuko dugu, landaredia nahiz fauna basatia, Sauth deth Pish bezalako ur-jauzi izugarrietara hurbilduko gara, ilargikoak diruditen paisaiekin gozatuko dugu(Colomers aldeko laku sorta, adibidez), eta legendaz jantzitako tontorrak zapalduko ditugu, Montardo kasu.
JACA / VALLE DE CANFRANC - UNA SEMANA EN. ..
JACA / VALLE DE CANFRANC - UNA SEMANA EN. ..
GAVASA, JUAN
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2012
Gidaliburu bikain honek modu erraz eta atseginean eramango gaitu Jaka hiri dinamiko eta ederreko kaleetara, baita Canfranc ibarreko txoko guztietara ere, Pirinioetako bihotzean bertan. Orrialdeetan murgildu ahala Jakako katedralarekin eta Eliz Museoko horma-pinturekin hunkituko gara, Zitadela, alderdi zaharra, Jaka modernista, jaiak, eskaintza komertzial eta gastronomikoa eta kale giro bizia ahaztu gabe. Zer esanik ez, San Juan de la Peñako monasteriora ere hurreratuko gara, natura eta artea uztartzen dituen artelan bikaina baita. Gidaliburuan autoz egiteko ibilbideak, dozena bat mendi txango eta gida praktiko zehatza aurkituko dituzu. Horrez gain, bailarako zein ibilbide guztietako mapak dakartza, baita Jakako planoa ere.
IZABA / BELAGUA / RONCAL - UNA SEMANA EN. ..
IZABA / BELAGUA / RONCAL - UNA SEMANA EN. ..
ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2012
Gidaliburu honetan Izaba, Belagua eta Erronkaribarren ahal denik eta ondoen egoteko behar den guztia aurkituko duzu. Pirinioetako bailara erakargarrienetakoa da, mendebalderago dagoen alderdi alpinoa dauka eta, hori gutxi balitz, legendazko tontorrak, Larrako paradisu karstikoa, oihan ia ukitu gabeak eta edertasuna bezainbat nortasuna erakusten duten herriak. Lana osatzeko autoz egiteko txangoak, hamar bat paseo eta mendi ibilbide parajerik ikusgarrienetara, gida praktikoa eta kartografia atal bikaina (eskualdeko eta ibilbide guztietako mapak eta Izaba eta Erronkariko planoak) erantsi dizkiogu.
OTSAGABIA IRATI - UNA SEMANA EN. ..
OTSAGABIA IRATI - UNA SEMANA EN. ..
ORTEGA, HEKTOR
Salneurria: 15,60 €


Argitaratua: 2011
"Una semana en" Sua argitaletxearen bidaia gidaliburu bilduma berri da. Horren bidez, irakurleen esku jarri nahi ditu Pirinioetako txoko ederrenetako aukera guztiak, hala natura nola kultura arloan, aisialdia ahaztu barik. Lehenengoa zein den ikusita, argi eta garbi dago bildumaren joera, Pirinioetako altxor biren bila joan baita: Otsagabia eta Iratiko oihana. Esku artean daukazu Zaraitzuko herri ederrari eta euskal baso handiari eskainitako lehenengo bidaia gidaliburua. Liburua Otsagabiako karriketan sartuko da, bazter ederren, altxor artistikoen eta herri tradizioen bila. Ondoren, Iratiko oihanera eramango gaitu, bertako ikuspegi orokorra eta, aldi berean, xehea emateko. Parajerik harrigarrienak eta edertasunik basatienak ezagutuko ditugu. Hirugarren atalean, Zaraitzu ibarra izango da protagonista. Eduki horien lagun, kartografia atal zaindua (Iratiko oihaneko eta Zaraitzu ibarreko mapak, Otsagabiako planoa, ibilbideak), ibilbide eta txango proposamen sorta ederra, hala autoz nola oinez egiteko, eta gida praktikoa dakartza.
Elkar Fundazioa
SUA EDIZIOAK © 1999-2018
Epalza 8, 4º - 48007 BILBAO / Tel.: (+34) 94 4169430 / Fax: (+34) 94 4166976
Argitaletxea / Editorial:  sua@sua.eus
Administrazioa / Administración:  dvargas@sua.eus
Bezeroentzako arreta / Atención al cliente:  cliente@sua.eus / Tel. 902 181 471